Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

EUSKARALDIA SARETZEN

Urtebete iragan da Euskaraldiaren lehenengo ariketa egin genuenetik eta urtebete barru bigarrenean murgildurik egongo gara. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko bidean eta euskaraz egonkortzeko bidaia bizian esperientzia berriak sortu dira, eta sortuko dira; eta emozioak pizten dizkigun ariketa masiboa izan da, eta izango da. Datorren azaroaren 30ean, Pasaiako plazak bizipen eta desirez bete nahi ditugu. Iazko Euskaraldiak sorrarazi zizkigun bizipenak eta datorren Euskaraldirako ditugun desirak jaso eta euskaltzaleon sarean batuko ditugu. Horretarako dira zuen seme alaben bidez egunotan jaso edo jasoko dituzuen eskuorriak. Papiroflexiako ariketa txikia eginez txalupa osa dezakezue eta ababorrean eta estriborrean izango duzue mezuak idazteko aukera. Hemen duzue laguntza bideoa. Euskararen ubera kalean jasotzeko, datorren azaroaren 30ean, larunbatean, antolatutako ekintzetara gonbidatu nahi zaitugu.
HITZORDUAK:  TRINTXERPE: 11:30ean Gudarien plazan.  DONIBANE: 12:30ean Santiago plazan (eguraldi txarrarekin Frontoian).  SAN PEDRO: 13:00etan Frontoian.  ANTXO: 18:00etan Zumardian. Larunbatera arte, oso ondo izan!