DBH 4KO IKASLEAK, ‘GURE KASA’ TELEBISTA SAIOAN

 

Lizeoko DBH 4ko ikasleak Euskal Telebistan egon dira aste honetan, ikusle gisa, Gure kasa saioan. Asteartean joan zen talde bat, eta ostegunean beste bat; bina saioren grabaketan parte hartu zuten txanda bakoitzean.

Atzo bertan, hilak 3, eman zuten asteartean grabaturiko bi saioetako bat. Astelehenean eta asteartean emango dituzte, halaber, gure ikasleak ageri diren beste bi saio. Laugarrenaren emanaldia, bien bitartean, konfirmatzeke.

Esperientzia polita izan da ikasleentzat, eta publiko gisa jasotako dirua ikasketa bidaia finantzatzeko erabiliko dute.

Ondorengo loturan duzue atzo saioaren emanaldia. Goenkale telesaio ospetsuaren 25. urteurrena izan zuten hizpide.

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/gure-kasa-3-denboraldia/6522/162685/-goenk...