Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Lagun handi hori: liburua

Maiatzaren 3an hainbat ekintza egin ziren Lehen Hezkuntzan, Liburuaren Egunaren altzoan. LH 1. eta 2. mailetako umeek, adibidez, beren gustuko liburuak ekarri eta ikastolan irakurtzeko utzi zituzten.

LHko 3. eta 4. mailetan, berriz, ikasleek beraiek irakurritako liburu bat ekarri zuten opari paperean bilduta. Liburutegian elkartu eta beste batek ekarritako liburu bana hartu zuten. Ikasleek ederki erantzun zuten: borondatezko ekintza izanik, 100 umek baino gehiagok parte hartu zuten.

LHko 5. mailakoek, bien bitartean, gustuko liburua ekarri eta horiek gelakideei aurkeztu zizkieten. Ondoren orri-markatzaileak egin zituzten. 

Eta azkenik, 6. mailakoek, EKI proiektuaren barruan ipuin bat idatzi zioten gelako beste kide bati; opari gisa jaso zituzten eta, ondoren, kritika literarioak egin zizkieten elkarri. Ikasleek ilusio handiz prestatu zituzten ipuinak.