DBH 1eko ikasleak Ramon Olasagasti idazlearekin

Pasa den maiatzaren 8an, Ramon Olasagasti idazlearen bisita jaso zuten DBHko lehen mailako ikasleek, Lizeoko liburutegian. Izan ere, bere Saiolako errotaria eleberriaren irakurketa eta lanketa egin dute ikasturtean zehar. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelaren nondik norakoak miatu ahal izan zituzten. Baina, horrez gain, inspirazioaz ere hitz egin zien Olasagastik, eta sormenaz, sortze prozesuez… Gustura aritu ziren, bai, idazlea nahiz ikasleak.