Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Urteko Batzarra: gehiengo osoz onartu da datozen bost urteetarako Plan Estrategikoa

Iragan asteazkenean, hilak 12, egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 151 bazkideren parte hartzearekin. Zuzendaritzak, lehenik, 2017-2018 ikasturteko balantzea aurkeztu zuen, xehatuta: aurreikusitako ildo nagusien betetze maila, emaitza pedagogikoak eta balantze ekonomikoa. Azalpenen ondotik, bildutakoen % 98,15ek onartu zuen iragan ikasturteko balantzea.

Ikasturte honi begirako ildo nagusiek eta aurrekontu ekonomikoak, bigarrenik, eta 2018-2022 Plan Estrategikoak, hirugarrenik, bildutakoen onespena ere jaso zuten; biek ala biek, hain justu, emaitza berberarekin: botoen aldeko % 98,68.

Eta paradoxikoki, aldeko portzentaje bera jaso zuten, azkenik, Artezkaritza Kontseiluaren eta Zaintza Batzordearen berritzeek: % 98,68. Azken horretan, Lan Bazkidearen ordezkariak kargua utzi egin behar izan duenez, hona batzordekideen osaketa ordezkari berriarekin:

  • Bazkide erabiltzailea: Amaia Errasti Fdez. De Gorostiza
  • Lan Bazkidea: Olatz Arrieta Llopis
  • Bazkide laguntzailea: Tito Labordeta Bergara

Honatx, halaber, Artezkaritza Kontseiluaren osaketa berria:

  • Bazkide erabiltzaileak: Goiatz Oiartzabal Lakarra; Arantxa Etxeberria Erkizia; Esther Aduriz Arrutia; Nekane Artola Labordeta; Edurne Baztarrika Bilbao eta Edurne Erkizia Etxeberria.
  • Lan Bazkideak: Imanol Zubizarreta Gonzalez; Eneko Lilly Lareki; Jon Arzak Rekalde; Belen Soto Andres; Gotzone Unanue Etxarte eta Ainhoa Ibargoien Indakoetxea.
  • Bazkide laguntzaileak: Mikel Arnaez Manzano; Txema Maritxalar Picaza; Jabier Zubizarreta Arantzamendi; Lurdes Sistiaga Lujanbio eta Josune Saizar Sarasua.