Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Guretzat euskara.... bukatu esaldia, egin kartela eta bidali argazkia!

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ate-joka dugu jada. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, Euskaraldiaren amaierarekin bat egingo baitu. Hortaz, egun berezi hori ospatzeko arrazoi bikoitza. Lizeoko hezkuntza komunitatean, hain justu, argazki mosaiko erraldoia osatu nahi dugu, euskararen erabilerari bultzada emateko. Ohiturari jarraiki, zuek guztiek bidalitako irudiekin egingo genuke, eta, horretarako, ikasleen bitartez ikastolako sendi guztiek egunotan jaso edo jasoko duzuen txartela erabili behar da. Argazkiak familiaka, bikoteka, taldeka… egin daitezke, eta, oraingoan, guretzat euskara zer den adieraztea da helburua: “maitasuna”, “ohitura”, “ondarea”, “etorkizuna”, “erronka”, “mundua ulertzeko bidea”… Zenbat buru, hainbat aburu. Aukera amaiezina, beraz. Bildutako argazkiekin lehiaketa egingo dugu aurrenekoz. DBHko ikasleak eta Euskara Batzordeko kideak izango dira epaileak, eta banatzeko ditugun sariak, hauexek: Korrikan, familian lekukoa eramateko aukera, Oarsoaldeako Hitzarako harpidetza eta euskaraldiako materiala. Argazkiak helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 11 baino lehen: euskarareneguna@lizeoa.com Animo! Jar ezazue zuen aletxoa, eta denon artean osatuko dugu hondartza ikaragarria