Zatoz euskaltegira!

EUSKARA IKASTEKO PREST? Hasi da ikasturtea eta, urtero bezala, azaldu nahi dizuegu gurasook ere badugula euskara hobetu edo ikasteko parada. Hemen gure herrietakoko aukerak:

 Lezoko OROITZENE AEK euskaltegia. Tfnoa: 943 519144

 Pasaiako Udal Euskaltegia. Tfnoa: 943 004340

 Antxoko TXIRRITA AEK euskaltegia. Tfnoa: 943 525545 Hiruetan egiten da gurasoentzako eskaintza propioa, ezaugarri hauekin:  Gurasoen intereseko gaiak eta umeek ikastolan lantzen dituzten abesti eta jolasak lantzen dira.  Ikastaroak urritik ekaina bitartean, astean 6/8 ordutakoak eta bi edo hiru egunetakoak izan daitezke.

 Ikastaro hauetan parte hartzeko ordaindu beharreko matrikulak merkeagoak dira 0-12 urte arteko seme-alabak dituzuen gurasoentzat (150 euro inguru) eta, gainera, Pasaia edo Lezoko Udaletan erroldatuta egonez gero, ikasturte amaieran matrikularen %100 itzuliko zaizue asistentzia eta aprobetxamendua egokiak izan badira. Horrez gain, badira aurrez aurreko mintzamen taldeak, euskaltegietan bertan, 57 euroren truke! Informazio gehiago eta euskaltegietako gurasoen parte-hartzearekin egindako bideo polit bat ikus dezakezue gure web orrian, www.lizeoa.eus eta Lizeoko facebookeko kanalean