Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Ikastolak

Zer da ikastola?

Euskal Herri osoan ekimen sozial herritarretik sortutako eskola eredua da, titulartasunari dagokionez izaera kooperatiboari atxikia, bai Hego Euskal Herriko ikastola desberdinetan eta bai ikastola guztiak biltzen dituen egituran (Euskal Herriko Ikastolak europar kooperatiba-elkartea).

Aurrekari historikoak

Ikastola izena bera XX. Mende hasieran sortutako hitza da, ‘ikas’ (zerbaiten ezaguera jaso) eta ‘ola’ ( lantegia) sustraien baturatik eratorrikoa. Beste modu batez ‘eskola’ zeritzonari deitzeko hitz generiko gisa sortu zen, eta gaur egun neurri batean hala hartzen bada ere, eskola eredu bati lotzen zaio. Ikastola, hasiera-hasieratik, euskaraz irakasten den eskolari deitu izan zaio. Geroztik, eredu bezala beste ezaugarri batzuk ere hartu ditu ikastolak..
Ikastolen aztarnak XX. mende hasieran aurkitzen badira ere, gaur eguneko ikastolen aurrekari zehatzak mende horren erdi aldera (60. hamarkadarekin) bilatu behar dira.

Gaur eguneko ikastolaren ezaugarriak

  • Euskara, euskal kultura eta unibertsaltasuna lotzen ditu.
  • Pedagogia aurrerazalea eta kooperatiboaren jarraitzaile da.
  • Talde jarduna lantzen du, Euskal Herri mailako egitura kooperatiboan eta barne-elkartasunean.
  • Ikasmaterial eta formakuntza profesional propioa lantzen du.
  • Lan harremanetarako esparru propioa dauka administrazio gune bakoitzean.

Informazio gehiago:

ikastola.net

Wikipedia