Herri Urratsera autobusez

Zergatik joan hurrengo maiatzaren 11an Senpere aldera?
Lehenik eta behin ongi pasatzeko euskara eta euskal kulturaren alde eginez. Eta horrekin batera, ikastolen mugimendurako ezinbestekoa den sare ekonomiko solidarioa lantzeko.
HERRI URRATS eta ikastolon beste lau jaiak –Nafarroa Oinez, Araban Euskaraz, Ibilaldia eta Kilometroak– ezinbestekoak zaizkigu ekonomikoki iraungo badugu. Milaka eta milaka pertsonek musu truk egiten duen lanak ematen duen etekinarekin ikastola berriak sortzeko proiektuak bultzatu eta Ikastolen Elkarteko zerbitzu pedagogikoak bermatzen ditugu.
Horregatik, beste urteetan bezala, aurten ere autobusa antolatu dugu HERRI URRATSERA bertaratu nahi dugun guztiontzat.

Etorri nahi duzuenak, beraz, orri-oina bete eta idazkaritzara ekarri, edo Haur Hezkuntzako irakasleari eman maiatzaren 8a bitarte.

Autobusa San Pedrotik aterako da 09:30ean, eta ohiko paradetan hartuko du jendea Donibane bidean. Etorrera arratsaldeko 18:00etan izango da. Prezioa: 8 euro helduok eta 5 euro ikasleok. Besteetan bezala egizue diru sarrera 2095 5089 54 1061799465 Kutxako kontu korrontean eta guri bidali ordain-agiria orri-oinarekin batera.

Tf: 943526850