Funtzionamendu egiturak

Primary tabs

Gelaburuak

PASAIA-LEZO LIZEOAk partaidetza sozialean oinarritzen du bere izaera. Horrek titularitatean ez ezik, kudeaketa estiloan eta ikastolako estamentu guztien parte hartze zabalean ere izan behar du isla. Gurasoen partizipazioa, beraz, gure filosofiaren ezinbesteko ardatza da.

Gurasoen partizipazioa ez ezik, euren iritzi, kezka eta iradokizunak jasotzeko bidea ahalbideratu nahi da. Horretarako, hain zuzen, jarri zen martxan GELABURUen figura.

GELABURUEN FUNTZIOAK

  1. Harreman estua izango dute ikasgelako tutorearekin, eurak izango direlako gainontzeko gurasoen kezken eta ekarpenen bide izango direnak. Gurasoen arteko komunikazioa bideratzeko telefonoa edota korreo elektronikoa izango dituzte.
  2. Ikasgelako ordezkariak izango dira Artezkaritza Kontseiluaren nahiz zuzendaritzaren aurrean aipatu kezkak bideratzeko, eta baita hobetze iradokizunak egiteko garaian ere..
  3. Gelako gurasoen partizipazioa bultzatuko dute Lizeoaren eguneroko bizitzan.
  4. Gelaburu guztiek Gelaburuen Foroa eratuko dute.
  5. Gelaburuen Foroa ikasturtean bitan bilduko da gutxienez: hasieran urteko plana aztertzeko eta urteko batzarra prestatzeko eta ikasturte amaieran balantzea egiteko.
  6. Urtarrila aldera, era berean, beste bilera mota bat izango: Gelaburuen Foro Autonomoa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira, egon daitezkeen iradokizun eta ekarpenak bideratzeko.

HAUTABIDEA

Gelako familiaburuen artean bi gelaburu aukeratuko dira gela bakoitzean ikasturteko lehenengo gelako bilera orokorrean. Gelaburu kargua, beraz, konpartitu egingo dute bien artean.

Tutorea arduratuko da gelako gainontzeko guraso guztiei gelaburuen eta baita komunikaziorako bideen berri emateaz.

Iraupena, gutxienez, urtebetekoa izango da, aukeraketa urtero egingo delako.