BI ASTE MAGIKO LH 5EKO IKASLEENTZAT

Ohiturari jarraiki, LH 5eko mailako ikasleek FIE edo ingeles murgilketa egiteko aukera izan dute ikasturte hasieran. Lehenengo astean goizez izan ziren saioak; lan eta lan aritu ziren ikasleak, zenbait ariketa eginez.

Bigarren astean, berriz, goiz eta arratsaldez izan ziren saioak. Goizetan ariketekin jarraitu eta arratsaldeak jolaserako hartu zituzten; piraten etxera ere joan ziren, bai eta eskulanak egin ere, eguraldi txarra zela medio.

Programari ginga polita jarri zitzaion amaieran, ikasleek egindako ospakizun magiko eta sorginduekin.  

Honatx, erakusle gisa, hainbat argazki eta bideotxo bat.