Eguerdietako Ekintzak

Primary tabs

Eguerdietako Ekintzak LH 5etik aurrera

Musika Sentsibilizazioa (trikitixa, panderoa, txalaparta eta gitarra)
Musika Hezkuntza
Dantza
Antzerkia
Zirkoa
Marrazketa
Ingelesa
Bertsolaritza
Buztina
Xakea
Robotika
Oihal artelanak
Dantza modernoa

 

MUSIKA SENTSIBILIZAZIOA; TRIKITIXA, PANDEROA, TXALAPARTA ETA GITARRA

IRAKASLEA: PASAIA MUSIKAL
PREZIOA: 25€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 4 ikasle baino gehiago
Pasaia Musikalek instrumentu hauetan SENTSIBILIZAZIOA eskaintzen du ikastolan. Formakuntza eredu hau musika lenguaia ikasten ez dutenei zuzenduta dago

 

MUSIKA HEZKUNTZA (BIOLINA, FLAUTA, KLARINETEA, TRONPETA, TRONBOIA, TXISTUA, ESKUSOINUA GITARRA)

IRAKASLEA: PASAIA MUSIKAL
PREZIOA: 25€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 3 IKASLE (gutxiago balira Pasaia Musikalek erabakiko luke eskaintza bermatu edo ez)
Pasaia Musikalek instrumentu hauetan FORMAZIOA eskaintzen du ikastolan. Formakuntza eredu honetan musika lenguaia ikastea derrigorrezkoa da. Musika lenguaia Irakaskuntza ikastola ordutik kanpo izango da Donibanen, Antxon edo Trintxerpen.

 

EUSKAL DANTZA

IRAKASLEA: zehazteke
PREZIOA: 16€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Euskal dantzak ikasiko dituzte

 

ANTZERKIA

IRAKASLEA: Badia Eskola
PREZIOA: ikus informazio osagarria
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: ikus informazio osagarria.
Badia Eskola egitasmoak jarraipena izango du.  Matrikula Badia eskolako telefono edo email bidez egin behar da. Halere, Lizeoan egin behar baduzue inprimakian markatu. Aurten Badia Eskolak plaza kopurua mugatu du, eta izen emate ordenaren arabera esleituko ditu. Antzerkian plazarik lortu ezean, beste ekintza bat aukeratu ahal izango da.

 

ZIRKOA

IRAKASLEA: XOMORRO TALDEA
PREZIOA: 19 € hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Zirkoarekin zerikusia duten jarduerak landuko dira: esku jokoak, oreka jarduerak, akrobaziak lurrean, adierazpen jarduerak, oinarrizko motrizitate abileziak…

 

MARRAZKETA

IRAKASLEA: KARMELE GONZALEZ
ZEIN MAILATIK AURERRA EGIN DAITEKE: LH 1. Maila
PREZIOA: 16€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Teknika eta material desberdinak lantzen dira. karbonziloa, argizariak, akuarelableak, errotulagailuak, kollageak, hiru dimentsioatako eskulanak eta abar. Hauen bitartez, haurren sormena eta teknika lantzen ditugu. Atentzioa pertsonalizatua da, haur bakoitzaren gaitasuna eta eboluzioa errespetatuz.

 

INGELESA

IRAKASLEA:: PLAY AND SAY
PREZIOA: 41€ hilean (haserako 35€ko kouta bat materialerako)
SAIOAK ASTEKO: 2 (ordubeteko bi)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Play&Say akademiakoekin bideratzen dugu. Alde ludikoan oinarritzen dira. Ingeleseko liburutegia, fonoteka eta bideotekako materialak etxera eramateko aukera izango da.

 

BERTSOLARITZA

IRAKASLEA: Bertsozale Elkartea
PREZIOA: 16 € hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Ahozko bat-batekotasuna landuko da..

 

BUZTINA

IRAKASLEA: MARIA HERRERA
REZIOA: 21€ hilean (materiala barne hartuta)
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 inguru
Sormena landuko da. Buztina modelatzeko teknikak ikasiko dira. Era berean, hainbat lan esmaltatu egingo dira eta labean sartuko.

 

XAKEA

IRAKASLEA: IÑIGO GALARZA
PREZIOA: 16€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8tik gora
Xake jokoaren gorabeherak ikasiko ditugu.

 

ROBOTIKA

IRAKASLEA: DoPLAY
PREZIOA: 
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordu eta erdikoa)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
DoPlay erakundearekin batera bideratzen dugu. “Egiten ikasiz” eta ondo pasaz STEM -Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika- metodoaren bidez talde lanean diseinuak egingo dira. Aurten gainera, negutegi automatiko bat sortuko dugu. Landareen hezetasuna, tenperatura, argia, etab. kontrolatuko ditugu baldintza onenetan hazteko. Informazio Gehiago. Más Información

 

OIHAL ARTELANAK

IRAKASLEA: IZARO MARIEZKURRENA
PREZIOA: 18€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 6-7
Oihalekin jolasteko tailerra. Forma desberdinak emango dizkiogu oihalari, estanpatu motak landuko ditugu;moztuz, ehunduz, eskuz nahiz makinaz josiz, margotuz… panpinak, kuxinak, mantalak… sortuz

 

DANTZA MODERNOA

IRAKASLEA: Gotzon Poza
PREZIOA: 16€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8tik gora
Atera berri diren abesti modernoenen erritmoetara dantzatuko dugu. Utzi lotsak alde batera eta goza ezazu dantza estilo desberdinen nahasketarekin!