Eguerdietako Ekintzak

Primary tabs

Eguerdietako Ekintzak LH 3tik aurrera

Musika Sentsibilizazioa (trikitixa, panderoa, txalaparta eta gitarra)
Musika Hezkuntza
Antzerkia
Marrazketa
Ingelesa
Bertsolaritza
Xakea
Robotika 
Dantza modernoa

 

MUSIKA SENTSIBILIZAZIOA; TRIKITIXA, PANDEROA, TXALAPARTA ETA GITARRA

IRAKASLEA: PASAIA MUSIKAL
PREZIOA:  

    Instrumentua 229,14 €
    Pandero 6 urte 121,79 €
    Bigarren Instrumentua 166,52 €
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 4 ikasle baino gehiago
Pasaia Musikalek instrumentu hauetan SENTSIBILIZAZIOA eskaintzen du ikastolan. Formakuntza eredu hau musika lenguaia ikasten ez dutenei zuzenduta dago

 

MUSIKA HEZKUNTZA (BIOLINA, FLAUTA, KLARINETEA, TRONPETA, TRONBOIA, TXISTUA, ESKUSOINUA GITARRA)

IRAKASLEA PASAIA MUSIKAL
PREZIOA:

    Instrumentua 229,14 €
    Pandero 6 urte 121,79 €
    Bigarren Instrumentua 166,52 €
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 3 IKASLE (gutxiago balira Pasaia Musikalek erabakiko luke eskaintza bermatu edo ez)
Pasaia Musikalek instrumentu hauetan FORMAZIOA eskaintzen du ikastolan. Formakuntza eredu honetan musika lenguaia ikastea derrigorrezkoa da. Musika lenguaia Irakaskuntza ikastola ordutik kanpo izango da Donibanen, Antxon edo Trintxerpen.

 

ANTZERKIA

IRAKASLEA Badia Eskola
PREZIOA: ikus informazio osagarria
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: ikus informazio osagarria.

Badia Eskola egitasmoak jarraipena izango du. Matrikula badiaeskola.com webgunean egin behar da. Halere, antzerkia Lizeoan egin behar baduzue inprimakian markatu. Aurten Badia Eskolak plaza mugatu du, eta antzinatasunaren arabera esleituko dira plazak. Antzerkian plazarik lortu ezean, beste ekintza bat aukeratu ahal izango da.

 

MARRAZKETA

IRAKASLEA KARMELE GONZALEZ
ZEIN MAILATIK AURERRA EGIN DAITEKE: LH 1. Maila
PREZIOA: 19€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Teknika eta material desberdinak lantzen dira. karbonziloa, argizariak, akuarelableak, errotulagailuak, kollageak, hiru dimentsioatako eskulanak eta abar. Hauen bitartez, haurren sormena eta teknika lantzen ditugu. Atentzioa pertsonalizatua da, haur bakoitzaren gaitasuna eta eboluzioa errespetatuz.

 

INGELESA

IRAKASLEA: PLAY AND SAY
PREZIOA: 41€ hilean (haserako 35€ko kouta bat materialerako)
SAIOAK ASTEKO: 2 (ordubeteko bi)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Play&Say akademiakoekin bideratzen dugu. Alde ludikoan oinarritzen dira. Ingeleseko liburutegia, fonoteka eta bideotekako materialak etxera eramateko aukera izango da.

 

BERTSOLARITZA

IRAKASLEA Bertsozale Elkartea
PREZIOA: 19 € hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
Ahozko bat-batekotasuna landuko da..

 

XAKEA

IRAKASLEA IÑIGO GALARZA
PREZIOA: 19€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8tik gora
Xake jokoaren gorabeherak ikasiko ditugu.

 

ROBOTIKA HASTAPENA

IRAKASLEA; DoPLAY
PREZIOA: 33€
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordu eta erdikoa)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8 eta 12 artean
DoPlay erakundearekin batera bideratzen dugu. “Egiten ikasiz” eta ondo pasaz STEM -Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika- metodoaren bidez talde lanean diseinuak egingo dira. Aurten gainera, negutegi automatiko bat sortuko dugu. Landareen hezetasuna, tenperatura, argia, etab. kontrolatuko ditugu baldintza onenetan hazteko. Informazio Gehiago. Más Información

DANTZA MODERNOA

IRAKASLEA: Gotzon Poza
PREZIOA: 19€ hilean
SAIOAK ASTEKO: 1 (ordubete)
IKASLE KOPURUA TALDEKO: 8tik gora
Atera berri diren abesti modernoenen erritmoetara dantzatuko dugu. Utzi lotsak alde batera eta goza ezazu dantza estilo desberdinen nahasketarekin!