Lizeoko Euskara Taldea, urtez urte, geroz eta indartsuago

2023/12/18

Borondatez, DBHko ikasleek osatzen dute Lizeoko Euskara Taldea eta aurten indartsu datoz, hogei lagunetik gora dabiltza lanean fuerte, ikusi argazkia. Urteko plangintza osatzeaz gain, jada zenbait lekutan aritu dira lanean eta beren laguntza eskaintzen, esaterako Lezoko ikastolako Errota Guraso taldeak antolatu dituen gau beltzean edota euskararen egunean. Jakina, Lizeoan Euskaren Egunaren aitzakian ospatu genuen Euskaraokea ere haiek antolatu zuten, ongi antolatu ere.

DBH4ko ekonomiako ikasleen bisita Irungo eta Oiartzungo industrietan

2023/12/18

Abenduaren 13an ospatzen den Industriaren Eguna aitzaki hartuta DBH4ko ekonomia ikasgaiko ikasleak Gipuzkoako industriara gerturatzeko saioa antolatu dugu. Oiartzunen ABB Niessen eta Irunen Snae Europe eta Smarktec enpresak bisitatzera joan gara. Proiektu honen helburua DBH4ko ikasleak Gipuzkoako industriaren errealitatera hurbiltzea da, hau da, industriaren ezaugarriak eta egunerokoan dituzten erronken berri ezagutzea.

Lehen hezkuntzako ikasleak ingelesezko saio berezi batean izan dira

2023/12/18

Juanba Berasategi aretoan izan gara antzezlan batez gozatzen, kasu honetan ingelesez. Saio honetaz gozatzeko aukera LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleek izan dute. "Face to Face" antzerki konpainiak eskaini duen "Trouble in the jungle" antzezlanean ederki pasa dute denek. Donald Dump izeneko aberats batek oihanean dagoen zuhaitz erraldoi bat bota nahi du baina bertan bizi diren izaki magiko eta animaliek lortuko dute zuhaitz babestea. 

Lizeoan bere ibilbidea bukatzen ari diren ikasleentzako aholkularitza saioa

2023/12/18

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lizeoan beren ibilbidea bukatzen ari direnez etorkizuneko ikasketen aukeraketan dabiltza buru-belarri. Pasa den astean irakasleek eta tutoreek orientazio saio bat antolatu zuten bide horretan laguntzeko, Ane Zurutuza irakasleak gidatuta.  

Asteburuan Donibanen, Lezon, Antxon eta San Pedron kantari ariko gara

2023/12/14

Hemen 2023ko Santomas ferietarako lekuak eta ordutegiak

Bazkideek 23/24 ikasturteko egitasmoak babestu dituzte urteko batzarrean

2023/12/14

Pasaia Lezo Lizeoa Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak urteko batzarra egin zuen atzo (abenduak 13) eraikin nagusiko liburutegian. Bazkide erabiltzaileak (gaur egungo gurasoak), lan bazkideak, eta bazkide laguntzaileak (ikasle, guraso eta langile ohi eta besteko herritarrak) zeuden deituta.

Euskaren eguneko argazki mosaikoa ikusi nahi al duzue?

2023/12/14

Hemen da Euskararen Eguneko argazki mosaikoa, atzo egin genuen Urteko Batzarrean estreinatu ondoren denontzako ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztiei. Laster saridunen berri emango dugu.

Bete ditzagun euskararen alde hartutako konpromisoak!!!

Auzolanean eraiki genuen urmaela bizirik dago

2023/12/11

Urmaeleko bizitzak eztanda egin du!

Elkartasun Ikastolek milioi bat euro banatu dute ikastolen hamar proiekturi laguntzeko

2023/12/11

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak gaur ebatzi ditu 2024 urterako diru-laguntzak. Hamar eskakizun egin ziren guztira, eta guztiek egin dute aurrera. Guztira, 1.026.000  euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.

Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu dira, eta hauxe izan da Batzar Nagusiak onartu duen diru-laguntzen banaketa:

DBH2ko ikasleak Xomorro taldekoekin zirku tailerrean aritu dira

2023/12/11

DBH2. mailako ikasleek Xomorro taldeko Eliren eta Janisen laguntzarekin, zirkuko hiru arterekin trebatzeko aukera izan dute: oreka, malabarrak eta akrobaziak. Malabarren artean, adibidez, deabruaren makilarekin, plater txinatarrekin, diaboloekin, kariokekin, mazeekin, uztaiekin... saltsan aritu dira. Saioak oso dibertigarriak egin zaizkie eta ziur daude berriro ere errepikatuko luketela!

Orriak

-era harpidetu