LEHEN GIZAKIAK; ANTZERKIA ETA TXANGOA [ARGAZKI+BIDEO]

2022/03/15

LH1eko ikasleek Lehen Gizakien gaiari bukaera emateko antzerkitxo bat eta txango bat egin dituzte. Txangoan Aitzetako txabaleko dolmena ikusi dute eta, jarraian, San Markon bazkaldu dute. Ikusi web orrian jarri dugun argazki sorta hemen.

Eta Urki haitzulotarraren abestia dantzatzen ikusi nahi badituzue ondorengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu: 

"SAR DADILA KALABAZAN" SORMEN TAILERRA

2022/03/15

Bigarren aldiz "Sar dadila kalabazan" Sormen Tailerra antolatu du Pasaiako Udalak, hitzarekin jolastuz sormenera hurbiltzeko tailerra izango da zortzi urtetik gorako gazte eta gaztetxoentzako. Apirilaren 11n eta 12an egingo da tailerra Eider Perez pasaitarrak gidatuta. Adin tarteen arabera antolatutako bi hitzordu egongo dira, 10:00etan eta 12:00tan. Eman izena hemen.

TREBAGURASOAK HITZALDIEN LEHENA, ASTEAZKENEAN

2022/03/14

HAURRAK ETA HEZKIDETZA, NOLA LANDU ETXEAN

Asteazkenean, hilak 16, "TREBA-GURASOAK" Ikastaro/hitzaldi sortako lehenengo egingo dugu, euskaraz. Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan izango da, 17.00etatik 18.30era.

Ikastaroan izena eman behar da eta astelehena izango da azken eguna. Klik egin hemen.

 

 

 

 

HEMEN DA KULUNKAN! [BIDEOA]

2022/03/14

KULUNKAN egitasmoa bosgarren urtez heldu da Lizeora! Haur Hezkuntzako 2 urtekoen eta Lehen Hezkuntzako 3. mailakoen artean harreman polit bat hasiko dugu. Gainera, familietan hizkuntza ohituretan euskararen presentzia areagotzea da gure helburua.

BATXILLERGOKOAK ZIENTZIA ETA ZINEMA ZIKLOAN

2022/03/10

Batxilergo

LARUNBATEAN ZINEMA EUSKARAZ ANTXOKO KULTUR ETXEAN

2022/03/09

Datorren larunbatean Zinema Txikia egitasmoak eskainiko duen pelikula Lizeoko Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek aukeratakoa da. "Dragoiaren gidaria" filma 17:30etik aurrera proiektatuko da Antxoko Kultur Etxean. Zinema Txikiaren arduradunek Lezoko Ikastolara bisita egin zuten eta gure ikasleei euskarazko filmen katalogotik aukeratzeko eskaintza egin zieten. Larunbatean ikusteko aukera izango dugun pelikula, hain zuzen ere, bere garaian aukeratu zuten filmetako bat da.

MARTXOAREN 8AN LIZEOA MOREZ JANTZI DUGU

2022/03/08

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna denez geletan gaia lantzen aritu gara. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek, esaterako, pasilloetara atera dituzte bere lan eta hausnarketak. Argazki hauetan ikusi ditzakezue. Bestetik, Antxoko Haur Hezkuntzako bost urtekoek mural bat egin dute gelan eta pasilloan jarri dute jarraian. Muralaren argazkia ere hor duzue ikusgai.

Gizarte parekide bat lortzea helburu dugunez, lan horretan gure aletxoa jartzen jarraituko dugu, egunero.

TRISTTAN MOURGUY ABESLARI LAPURTARRA GURE ARTEAN [BIDEOA]

2022/03/07

Martxoaren 4an, Lizeoko liburutegian, Batxilergo 1. mailako ikasleek Musikariak Ikastetxeetan programan parte hartzeko aukera izan dute.

AZTERKETAK EUSKARAZ EGITEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATU DUGU

2022/03/04

Eguerdian [Martxoak 4] Lizeoko goiko pistan elkartu gara Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko. Arratsaldean, berriz, Lezoko Ikastolako atarian bildu gara.

Jarraian gaurko ekimenaren irakurketa:

Gaur hemen bildu gara, gure ikastolan eta Euskal Herriko gainerako ikastoletan, Iparraldeko gure ikaskideei eta ikastolakide guztiei babesa agertzera, Brebeta eta Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde aurrera eramaten ari diren aldarrikapenarekin bat egitera eta kontu hau guztiona dela ozen esatera.

IPAR EUSKAL HERRIAN AZTERKETAK EUSKARAZ!

2022/03/02

Lizeoko Artezkaritza Kontseiluak bere egiten du Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetarako deialdia.

Lizeoan bi deialdi egin ditugu

12:35ean, Lizeoko eraikin nagusian

16:40ean, Lezoko ikastolako atarian

Guztion parte hartzea garrantzitsua da

Hemen Ikastolen Elkarteak publiko egin duen oharra

Orriak

-era harpidetu