DATORREN IKASTURTEAN BATXILLERGOA EGITEKO MATRIKULA ZABALIK

2022/03/30

2022/2023 Ikasturtean Batxillergoa Pasaia-Lezo Lizeoan egiteko asmoa dutenentzako matrikula zabalik dago, informazio behar baduzue FORMULARIO HAU bete eta zurekin harremanetan jarriko gara. Lizeoak, Zientzietako Batxillergoa eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxillergoa eskainiko ditu datorren ikasturtean. Gogoan izan matrikula epea apirilaren 9an bukatuko dela. 

KORRIKA GAZTERAKO MEZU BANA LIZEOKO GELA BAKOITZEKO

2022/03/30

KORRIKA iristear da eta gure ikastola ere girotzen ari da, horren erakusle Euskara Taldekoen ekimena. Apirilaren 9an, goizaldean, pasako da euskararen aldeko lasterketa Lezotik eta Pasaiatik eta Lizeoan bezperan ospatuko ditugu Korrika Txikiak eta baita Korrika Gaztea ere! Ikasle helduenak Korrika Gaztean ariko dira, Lizeotik abiatu eta Errenteria-Oreretara joango dira eta han eskualdeko beste ikastetxeekin elkartuko dira.

TREBA-GURASOAK HITZALDI SORTAKO HIRUGARRENA, ASTEARTEAN

2022/03/28

Treba-Gurasoak hitzaldi/solasaldi sortako hirugarrena eta azkena egingo dugu bihar, asteartea, Antxoko Kultur Etxean, 18:00etatik 19:30era. Nerea Mendizabalek gidatuko du euskaraz egingo den saio hau eta "Guraso-banaketa osasuntsu baten alde" izenburua izango du. Adin guztietako seme-alabak dituzten gurasoentzat zuzenduta dago. Gogoratu, izena emateko bete formularioa.

SORMEN TAILERRA ANDONI MUTILOA AKTOREAREKIN [BIDEOA]

2022/03/24

BERTSO AFARIAx7 KILOMETROEN ALDE

2022/03/24

Apirilaren 1erako zazpi bertso afari antolatu ditu Ibarrako Uzturpe Ikastolak Kilometroak festa girotzen joateko, guztiak aldi berean. Bertso festetako bat Errenterian egingo da, Orereta Ikastolan bertan, Añabitarte baserrian, Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsolariekin. Sarrerak HEMEN erosi daitezke.

MIKEL URDANGARIN ETA JON MAIA LIZEOAN [BIDEOA]

2022/03/23

"GERTA DAKIZUKE" BATXILLERGO 1. MAILAKO IKASLEEKIN

2022/03/22

AESLEME elkartekoen bisita izan dugu Lizeoan. Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketarako elkartea da AESLEME, eta gisa horretako lesioak dituzten pertsonek eta beren senitartekoek nahiz laguntzaileek osatzen dute. Gerta dakizuke izena du errepideko istripuak saihesteko euren kanpainak, eta horren inguruan aritu dira Batxilergo 1.

HAUR HEZKUNTZAN BURBUILARIK EZ AURRERANTZEAN

2022/03/21

Pasa den astetik askeago eta alaiago ari gara lanean Haur Hezkuntzako geletan, burbuilak bertan behera geratu direnetik, hain zuen ere. Barrutiaren baitan antolatu da haurren arteko harremanen zabalkuntza, mailaka edo zikloka, beti ere modu goxoan eta arlo pedagogikoa zainduz. Gure umeek ikastolako gainontzeko ikasleekin harremanak egin ditzakete, gelakideak izan edo ez, eta denek oso pozik hartu dute berritasuna.

HAURRAK, NERABEAK ETA HEZKIDETZA HITZALDIA, ASTEAZKENEAN

2022/03/21

HAURRAK NERABEAK ETA HEZKIDETZA: NOLA LANDU ETXEAN

Asteazkenean, hilak 23, "TREBA-GURASOAK" Ikastaro/hitzaldi sortako bigarren saioa egingo dugu. Pasa den asteazkenean egin genuen hitzaldi bera izango da, kasu honetan gazteleraz. 17.00etatik 18.30era egingo dugu saioa, Trintxerpeko alkateordetzan. Ikastaroan parte-hartzeko izena eman behar da aurretik formulario hau beteta.

FRANKISMO GARAIKO MAISU-MAISTRA ERREPRESALIATUEI OMEN

2022/03/16

Datorren igandean, hilaren 20an, Lezon frankismo garaia errepresaliatutako maisu-maistrei omenaldia egingo zaie Lezoko Herri Eskolako kanpoaldean. Lezoko Udalak eta Etxetxo Elkarteak antolatu duten ekitaldia 12:30ean hasiko da eta Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaritza bat han izango da. Ekitaldian, besteak beste, maisu-maistra errepresaliatuei omen egiteko plaka bat inauguratuko da.

 

Orriak

-era harpidetu