Bideojokoetan euskaraz aritzeko saioak Pasaiako lau barrutietan

2024/01/30

Aurreko ikasturtean egin bezala, aurten ere GAMER GELAK antolatu dira Pasaian LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gazteentzat, bideojokoetan euskaraz aritzeko sortutako GAME ERAUNTSIA elkartearen eskutik. 

Euskarazko bideojokoetan aritzeko saioak dira. Baina, are haratago, aisialdi digitala euskaraz burutzeko aukera badagoela erakustea eta gazteekin bideojokoen hizkuntza-erabilerari buruzko gogoeta egitea dute helburu. 

DBH4koek dantzarekiko sentsibilizazio saioak egin dituzte

2024/01/25

Aurten ere, DBH4ko ikasleak dantzara gerturatu dira Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Hik Dantza Sentitu programaren baitan bi dantzariek hainbat saio egin dituzte gure ikasleekin. Programa hau Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eraman dugu aurrera.

Saioetako baten irudiak bildu ditugu bideo motz batean, ikusi hemen:

Hirugarren mailakoak Mikel Santos "Belatz" ilustratzailearekin

2024/01/24

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek saio polita egin dute Mikel Santos "Belatz" marrazkilari iruindarrarekin. Pasaiako Udaleko euskara departamenduak sustatuta, gelan irakurtzen ari diren "Munstro txikiak, Hagintxoren tripako mina" liburuaz aritu dira Ilustratzailearekin. Ubera liburutegian egin dute saioa. Belatz ohiko gonbidatu bihurtzen ari zaigu Lizeoan eta urtero egiten duen moduan marrazkien inguruko truko ugari kontatu dizkie ikasleei. Gustura aritu dira ikasleak.

Eguraldiak lagunduta joan zaigu danborrada

2024/01/23

Hotza bai, baina lehor joan zaizkigu San Sebastian eguneko ospakizunak. Ateri zegoenez kalera atera ahal izan gara eraikin guztietan. San Pedron, gainera, Tirri-tarra fanfarrearen laguntza izan dugu; zuzeneko musikarekin hobekiago. Hemen dituzue ikusgai irudi batzuk. Argazki gehiago Irudi Bildumak atalean.

Holandako eskolarekin eskola trukea primeran joan da

2024/01/15

Urtarrilaren 17tik aurrera, astebetez, Batxilergoko lehen mailako 20 ikasle eta bi irakasle holanda aldean ibili ziren Roerdmondeko eskolarekin egin ohi dugun eskola-trukean parte hartzen. Holandar ikasleak, bere aldetik, martxoaren 7tik 14ra izango ditugu Lezon eta Pasaian. Eskola trukearen lehen parte hau primeran joan da eta balorazio oso positiboa egin dugu bai ikasleek eta baita irakasleek ere.

DONIBANEKO PLAZAKO EMANALDIA AURRERA!

2023/12/21

AURRERA!
LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen emanaldia normaltasunez egingo dugu Donibaneko Santiago plazan, 11:00etatik aurrera.
Bertan espero zaituztegu!
Ondo izan eta Gabon politak pasa!

 

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak kultur bidaian dabiltza, Madrilen

2023/12/20

Hara eta hona dabiltza batxilergoko bigarren mailako ikasleak kultur bidaian; bi egunez Madrilen eta hirugarren bat Burgosen. Madrilgo erdiguneko leku esanguratsuenak ezagutu ondoren Reina Sofia eta Prado museoetan bisita egin dute. Txango kulturala bukatzeko, etxerako bidean, Burgosen geldialdia egin eta Katedralean bisita egin dute.

Edurne Salaberria, gure Eguberrietako postalaren egilearekin hizketan

2023/12/19

Edurne Salaberria Lezoarrak egin du aurten etxean jaso duzuen Eguberrietako postalaren irudia, harekin egon gara hizketan, postalaz eta baita Lizeoaz ere

 

Lizeoko ikasle ohia zara, baina zer gehiago da Edurne? Aurkeztuko al diguzu zure burua?

LH5eko ikasleek euren abileziak erakutsi dizkiete aitona-amonei

2023/12/19

LH5eko ikasleek lehen hiruhilekoa bukatzeko euren aitona-amonei gelan ikasitako guztia erakusten ari dira egunotan. Gai asko landu dituzte aitona-amonen aurrean, esaterako, Eguberri inguruko ohiturak, abestiak, esaerak, eta baita eguzki sistemaren inguruan ikasi dituztenak ere. Jakina, txalo artean bukatu dira erakustaldi guztiak.

Erdizka, zote, dobla, pika!!! Dantza-jausi ikasten Gari Otamendirekin

2023/12/19

DBH 1eko ikasleak Dantza-jausiak ikasten aritu dira astebetez Gari Otamendi Dantzaguneko irakaslearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Eskola programaz baliatu gara ikastaro hau burutzeko. Dantza-jausiak ipar Euskal Herriko ohiko dantzak dira eta oinarrizko teknika eta pausoak (Erdizka, zote, dobla, pika, ebats, eta hiru, eta abar) ikasita edonork erraz dantzatzeko modukoak dira. Hala, gure ikasleak pausu horiek ikasten primeran pasa dute.

Orriak

-era harpidetu