DBH 1-EKOEK ZIRKU TAILERRA EGIN DUTE [BIDEOA]

2022/04/06

DBH 1eko ikasleek "ZIRKU TAILERRA" egin dute Xomorro Taldeko begiraleek lagunduta. Ikusi bideo honetan gure ikasleek zein ongi pasa duten.

LH 5-EKOEK ERAKUSKETA PRESTATU DUTE [BIDEOA]

2022/04/06

Liburutegia eta liburutegiko pasilloa edukiz bete-bete egon da hainbat egunez. LH 5ekoek erakusketa ikusgarria prestatu dute. Ekosistemak desberdinak, gertukoak zein urrunekoak, arte lanak, pintura teknika eta estilo desberdinak, eskulturak... Denetarik bildu dute erakusketan.

KORRIKA-K BADU JARRAIPENA IKASTOLAKO PASILLOETAN [BIDEOA]

2022/04/05

LHko ikasleek ikastolako pasilloetan KORRIKA jarraitzen dute, egunero. Ikusi hemen saioetako bat. #HITZEKIN #KORRIKA

KORRIKA GAZTERAKO MEZUAK BILDU DITUGU [BIDEOA]

2022/04/05

Txikienetatik hasita handienetaraino, euskara taldeko kideek gela guztiei eskatu diete KORRIKA GAZTErako mezu bana idazteko. Ostiral goizean Errenteria-Oreretara eramango dituzten mezu guztiak jasotzen aritu dira, gelaz gela. Ikusi bideo honetan unea. #KORRIKA #HITZEKIN

BATX-EKOAK ZIENTZIALARIEKIN SOLASEAN

2022/04/05

Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) bultzatuta top@DIPC Zientziarekin Solasean topaketaren XII.

"ARGIXORGIN" LIBURUKO ILUSTRATZAILEA GUREAN

2022/04/05

LH6koek Joseba Larretxe Berazadi, Josevisky-rekin hizketan aritzeko aukera izan dute. Esti Vivanco Ramirezek idatzi eta Josevisky-k ilustratutako “Argixorgin” irakurri eta gelan landu ondoren ilustratzailearen bisita jaso dute. Larretxea, liburuko pertsonaiak nola sortu zituen azaltzen aritu da. Ikasleen galderak ere gustura erantzun ditu.

SUKALDARITZA LIBURUA ARGITARATU DU IÑIGO ESNAOLAK, EUSKARAZ

2022/04/04

"LIBURU HONEN HELBURUA SUKALDARITZA MUNDUAN EUSKARA HAUSPOTZEA DA; EUSKARAZKO MATERIALA SORTZEKO BEHARRA HANDIA DA"

Iñigo Esnaola Arbiza, Lizeoko ikasle ohi eta gaur egun guraso denak, euskaraz argitaratutako errezeta liburua aurkeztu berri du “Elketa” izenburupean, amaren baserriaren eta jatetxearen izena, hain zuzen ere. Bi formatutan irakurri eta erabili daiteke: ohiko paperezko liburu formatuan eta sarean, wikibooks-en. Esnaolak gaztetatik zuen kezkari bidea ireki dio, sukaldaritza mundua euskaraz janztea.

DBH 1-EKOAK DONOSTIAKO IZOTZ JAUREGIAN; EUSKARA SARI

2022/04/04

Euskaraz gehien aritzen diren ikasleek sariak jasotzen dituzte gurean. Ikusi irudi hauetan DBH1eko ikasle euskaltzaleenak Donostiako Izotz Jauregian ibili zirenekoa. Euskaraz ari, euskara sari!

ABIATU DA LIZEOKO KORRIKA! TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, KORRIKA!!!

2022/04/01

LHko ikasleek egunero eramango dute KORRIKAko lekukoa herri batetik bestera. Pasilloetan egun bakoitzean korrika nondik abiatuko den adierazten dituzten kartelak jarri dituzte eta egunero mugituko dute lekukoa KORRIKAk aurrrera egin bezala. Gaur Amurrion hartu dute lekukoa eta Arrigorriagaraino eraman dute. Segi euskaraz, jarraitu KORRIKA!

KILOMETROEN EREDU BERRIA ESKUALDERA IRITSI DA: MILIMETROAK

2022/03/30

Nekane Artola Labordeta, Pasaia-Lezo Lizeoko Lehendakaria, ezkerrean

 

Orriak

-era harpidetu