LH 3. maila Egipton izan da :)

2013/12/03

 

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan amaitu berria dugu "Egipto: Nilo ibaiaren oparia" izeneko unitatea. Gaiaren proiektua maketa bat egitea izan da. Eta horixe egin dugula! Nilo ibaiaren inguruak bete ditugu: piramideak, obeliskoak, xadufak... eta krokodiloak!

 

Tratu ona nahi dut

2013/11/23

Haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko eguna Lizeoan. Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak korridorea apaintzeko lanetan.

 

 

Dolumina

2013/11/15

 
ARRITXU PASCUAL
Itsaso eta Lur gure ikasleen ama
 
Gure elkartasunik beroena familia osoari zuen doluminean
 
Pasaia-Lezo Lizeoko gurasook, langileok eta ikasleok
 
lH 3 Baratzen

2013/11/08

Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilok hiru egun zoragarrri igaro ditugu Baratze Baserri Eskolan.

Eskerrik asko guztioi!

 

Txangoa Aitzondoko ur jauzira, Aiako Harrian (azaroaren 17an)

2013/11/08

Kaixo mendizaleok:
Berriro ere hementxe gara bueltan.
Denboraldi honetarako hainbat irteera interesgarri prestatu dugu, gure ingurune hurbilena ezagutzeko; ziur aski zuetako askok ez dituzue bazter horiek ezagutuko.
Azaroaren 17rako (igandea) prestatu dugu lehenengo txangoa.
Oraingoan Aiako Harria natur erreserban barneratuko gara, han dagoen ur-jauzietako bat ikusteko.
Eskola Kirola atala

2013/11/08

Behean duzuen Eskola Kirola atalean sartuta gai honi buruzko informazioa aurkituko duzue. Besteak beste, bertan jarriko ditugu jardunaldi bakoitzeko partiden hitzorduak.

ERRIGORA EKIMENA

2013/10/28

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. 
Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
LIZEOAK "Ciencia en Acción"-en OHOREZKO AIPAMENA JASO DU

2013/10/23

Gure ikastolak ohorezko aipamena jaso du Ciencia en acción izeneko azokaren 14. aldian, bertan egindako fisika erakustaldiengatik. 2000. urteaz geroztik, Espainiako Estatuko hiri batean urtero egiten den azoka edo topaketa da Ciencia en acción delakoa, parte hartzaile ugari elkartuz.

ATSEDENA ESKOLA KIROLEAN

2013/10/18

 

Datozen bi asteburuetan, urriaren 26an eta azaroaren 2an, ez da izango Eskola Kiroleko jardunaldirika, jai zubien ondorioz. Kontuan hartu, beraz.

Joan den asteburuan hasitako 2013-14 ikasturteko Eskola Kirola proiektuak, beraz, eten txikia izango du.

URRIAREN 20an NAFARROA OINEZ TUTERAN

2013/10/10

Joan den urriaren 6an arrakasta handiz ospatu ziren Kilometroak Tolosan. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz.

Heldu den urriaren 20an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Tuteran izango da aurten, Taupadaz bat egin! lelopean, bertako Argia ikastolak antolatuta.

Orriak

-era harpidetu