LIZEO ASTEKO DANTZA: HASIERA BERRIA [BIDEOA]

2022/05/03

LIZEO ASTEA MAIATZAREN 2TIK 6RA

2022/04/30

Lizeo Astea ospatuko dugu maiatzaren 2tik 6ra "HASIERA BERRIA" lelopean. Urtero bezala, dantza emanaldiak, omenaldiak eta agurrak izango ditugu. Familiek ere emanaldiak ikusteko aukera izango dute. 

 

MAIATZAK 3, ASTEARTEA, ERAIKIN NAGUSIAN 

10:45ean, Batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia.    

MAIATZAK 4, ASTEAZKENA, LEZOKO IKASTOLAN

16:00etan, LH 2-ko familientzako emanaldia.

MAIATZAK 5, OSTEGUNA, ERAIKIN NAGUSIAN

MILIMETROAK JAIAN PARTE HARTU DUGU [ARGAZKIAK ETA BIDEOA]

2022/04/26

Milimetroak jaiaren parte izan gara Errenteria-Oreretan. DBH 3ko gure ikasleak Ibarrako Uzturpe ikastolako, Orereta ikastolako eta Haurtzaro ikastolako kideekin Gernikaren erreplika bat egin dute, Gernika bonbardatu zutela 85 urte betetzen diren egunean. Goizean zehar lau oihal zati handitan banatuta murala margotzen aritu dira. Lanak bukatuta, Jaurtakol plazara eraman dituzte zatiak murala osatzeko.

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA GELAN ETA OGIA PAGOETAN

2022/04/25

LH 1ekoek "gorputza zain dezagun" gaiaren lanketa bukatu berri dute. Eta bukaera borobiltzeko, batetik, ikasleek beraiek ekarritako jakiekin hamaiketako osasuntsua egin dute. Bestetik, Pagoetara txangoa egin dute eta han errota ezagutzeaz gain ogia egiteko aukera izan dute. Bi ekintzen irudiak ikusi hemen.

ORIENTAZIO JOLASAK ARROKAUNDIETAN

2022/04/25

LH 4ko lau geletakoek Jaizkibelen egun pasa egin dute, Arrokaunditean, hain zuzen ere. Han orientazio jolasak egiten aritu dira mapa topografikoak erabilita. Batetik bestera ibili dira txoko desberdinak topatzen, talde lanean.

AÑARBEKO ARAZTEGIAK EZAGUTZEN

2022/04/25

DBH3ko mailako ikasleak Añarbeko araztegiak, ur edangarriena zein ur zikinena, ezagutzen aritu dira. Bisita Fisika-Kimika, zein Biologia-Geologia mintegiak antolatutako ekintzen barruan egin da. Bertan, giza bizitza eta ingurumenaren zaintzan urak duen garrantziaz jabetzeaz gain, garbitzeko erabiltzen diren tratamendu fisiko, kimiko eta biologikoak ezagutu eta ikusteko aukera izan dute.

KORRIKA IRUDIETAN #HITZEKIN

2022/04/25

KORRIKA euskara da. KORRIKA emozioa da. KORRIKA ilusioa da. KORRIKA parte-hartzea da. Ia ezinezkoa da KORRIKAk sortzen duen zirrara irudien bitartez erakustea, baina saiatu gara euskara, emozioa, ilusioa eta parte-hartzea irudi hauetan biltzen. Hemen dituzue Lizeotik pasa den KORRIKAko zenbait argazki eta bideo.

 

ARGAZKIAK 

LIZEOKO KORRIKA, LH6KOAK GAURKO ETAPAN [BIDEOA]

2022/04/07

https://youtube.com/shorts/od1eOfx74RQ

LH6ko ikasleek ere egin dute KORRIKAko eguneko etapa Lizeo barruan. Ikusi hemen irudiak! #KORRIKA #HITZEKIN

ZERO URTETIK 18 URTERA, MEZU GUZTIAK BILDUTA!

2022/04/07

Lizeoa goitik behera lotu duen ariketa polita egin dugu KORRIKAren aitzakian. Zero urteko geletatik hasita BATX 2raino, gela guzti-guztiek parte-hartu duten ekimena izan da. San Pedro eta Trintxerpen, Donibanen, Antxon, Lezon... maila eta eraikin guztietako ikasleek parte hartu dute. Gela bakoitzak euskararen aldeko bere "mezu sekretua" idatzi edo marraztu du, guztiak bildu, eta ostiralean ospatuko den KORRIKA GAZTEAN eskualdeko gainontzeko ikastetxeek idatzi dituzten mezuekin elkartuko ditugu. 

PASAIAKO UDALA BERTATIK BERTARA EZAGUTZEN ARITU GARA

2022/04/06

ESKUBIDEAN programan parte-hartzen ari diren LH6ko eta DBHko gure ikasleek Pasaiako Udala gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Jardunaldi honen helburua Udala barrutik ezagutzea izan da. Gure ikasleak herria hobetzeko egiten ari diren proposamenak gauzagarriak diren jakingo dute horrela. Gainera, udalak zein baliabide dituen jabetzeko balio izan du egunak.

Orriak

-era harpidetu