Txangoa Aitzondoko ur jauzira, Aiako Harrian (azaroaren 17an)

2013/11/08

Kaixo mendizaleok:
Berriro ere hementxe gara bueltan.
Denboraldi honetarako hainbat irteera interesgarri prestatu dugu, gure ingurune hurbilena ezagutzeko; ziur aski zuetako askok ez dituzue bazter horiek ezagutuko.
Azaroaren 17rako (igandea) prestatu dugu lehenengo txangoa.
Oraingoan Aiako Harria natur erreserban barneratuko gara, han dagoen ur-jauzietako bat ikusteko.
Eskola Kirola atala

2013/11/08

Behean duzuen Eskola Kirola atalean sartuta gai honi buruzko informazioa aurkituko duzue. Besteak beste, bertan jarriko ditugu jardunaldi bakoitzeko partiden hitzorduak.

ERRIGORA EKIMENA

2013/10/28

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. 
Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
LIZEOAK "Ciencia en Acción"-en OHOREZKO AIPAMENA JASO DU

2013/10/23

Gure ikastolak ohorezko aipamena jaso du Ciencia en acción izeneko azokaren 14. aldian, bertan egindako fisika erakustaldiengatik. 2000. urteaz geroztik, Espainiako Estatuko hiri batean urtero egiten den azoka edo topaketa da Ciencia en acción delakoa, parte hartzaile ugari elkartuz.

ATSEDENA ESKOLA KIROLEAN

2013/10/18

 

Datozen bi asteburuetan, urriaren 26an eta azaroaren 2an, ez da izango Eskola Kiroleko jardunaldirika, jai zubien ondorioz. Kontuan hartu, beraz.

Joan den asteburuan hasitako 2013-14 ikasturteko Eskola Kirola proiektuak, beraz, eten txikia izango du.

URRIAREN 20an NAFARROA OINEZ TUTERAN

2013/10/10

Joan den urriaren 6an arrakasta handiz ospatu ziren Kilometroak Tolosan. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz.

Heldu den urriaren 20an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Tuteran izango da aurten, Taupadaz bat egin! lelopean, bertako Argia ikastolak antolatuta.

LIZEOA KILOMETROEN ERRONKAN: BAIETZ IRABAZI DATORREN URTEAN!

2013/10/10

Pasaia-Lezo Lizeoko taldeak maila polita erakutsi du Kilometroen baitan antolaturiko Erronka egitasmoan. Atariko proban azkarrenak izan ziren gure ordezkariak, eta probetako bat ere irabazi zuten, baina, zorte txarra dela medio, finaletik kanpo gelditu ziren. Azkenean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako taldeak eskuratu zuen Ahora! bandera nagusia, 2.000 euro irabaziz.

LOMCEREN KONTRAKO MANIFESTAZIORA JOATEKO AUTOBUSA

2013/10/09

Espainiako Gobernuak onartu nahi duen LOMCE hezkuntza lege berriaren aurka larunbat honetarako Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Lizeoak. Hala, eta gauzak errazte aldera, Bilbora joateko autobusa antolatu du gure ikastolak.
Autobusa Donibanetik aterakoa da, 15:30ean, eta ohiko paradetan hartuko du jendea San Pedro bidean. Prezioa lau eurokoa da, eta autobusean bertan jasoko da dirua. Izena emateko, berriz, Lizeoko idazkaritzara deitu behar da, asteazkena 10 baino lehen.

OMENALDIA GURE IKASTOLARI

2013/10/07

Pasaia-Lezo Lizeoari aipamen berezia eta omenaldia egin zioten ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian. Gure ikastolarekin batera, 50 urte bete dituzten beste zazpi ikastola ere jaso zuten aitortza bera: Aita Larramendi ikastola (Andoain); Asti Leku ikastola (Portugalete); Elgoibarko ikastola (Elgoibar); Orereta ikastola (Errenteria); Resurreccion Maria Azkue ikastola (Lekeitio); San Benito ikastola (Lazkao) eta Santo Tomas Lizeoa (Donostia).

EGOKITZAPEN PROZESUA HAUR HEZKUNTZAN: ZERGATIK? ZERTARAKO?

2013/10/03

Ikasturte hasiera gogorra izan ohi da; baina, ziur aski, are gogorragoa Haur Hezkuntzan estreinakoz hasten diren ikasleentzat.

Orriak

-era harpidetu