EKOFISH: SARIA JOLASA BUKATZEN LEHENARENTZAKO

2022/05/18

Markel Perutxena, Jon Mayoral eta Ander Lizarazu ikasleek bideo-jolas bat sortu dute EKOFISH proiektuaren baitan. "Jolastu munduko jolasik zailenera, atera ezazu zaborra itsasotik eta bota dagokion zakarrontzira", diote.

LH1EKOEK OLINPIAR JOKOAK OSPATU DITUZTE

2022/05/17

LH1koek Olinpiar Jokoak ospatu dituzte Lezoko ikastolako patioan, antzinako greziarren antzera, erramu hostoekin egindako koroa eta guzti. Ikusi hemen zenbait argazki.

LH5EKOAK LABORATEGIAN MATERIAK AZTERTZEN

2022/05/17

LH 5 mailako ikasleak EKI proiektuko Ingurunea arloan, materiaz inguratuta gaudela eta materia horren egoera ezberdinak zein diren aztertzen aritu dira. Horren harira, DBHkoen laborategira joateko aukera izan dute eta bertan ura berotzean tenperaturarekin zer gertatzen den ikertzen jardun dute. Hasieran ikasleek bere usteak formulatu ondoren, hipotesien baliozkotasuna frogatuz amaitu dute saioa. Saio berezi honetan DBHko irakasle Mikel Gil izan dute laguntzaile.

LH3KOAK DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSTEN

2022/05/17

"Inguruneko Firin faran airea dantzan" gaiarekin amaitzeko LH3 mailak Donostiara irteera egin du Jorge Oteizaren eta Eduardo Chillidaren lanak gertutik ezagutzeko.

EUSKARALDIA ANTOLATZEN HASTEKO GARAIA HELDU DA

2022/05/13

Apuntatu data hauek zuen agendetan! Pasaian Euskaraldia antolatzeko lehen bileren datak dira. Lizeoko komunitateko kide zareten guztiak euskararen aldeko ariketa garrantzitsu honekin bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

🟢 Maiatzak 16, astelehena. San Pedro, ikastolan. 18:00

ENDEKALOGOAZ ARITZEKO GONBIDAPENA

2022/05/11

Apirilean zehar bete ditugu ikastolako komunitateetan Bihar prozesuaren baitan, Endekalogoak jasotzen dituen oinarrien inguruko galdetegiak.

Galdetegiak eginda eta emaitzak jasota, hurrengo urratsa komunitateko kideen artean HAUSNARKETA SAIOAK egitea da. Lizeoan bi egingo ditugu, biak datorren astean

ASTEARTEAN, MAIATZAREN 17AN, 17:00-19:00 ERAIKIN NAGUSIKO LIBURUTEGIAN. Saio hau euskara hutsean egingo dugu.

LIZEO ASTEA [ARGAZKIAK ETA BIDEOAK]

2022/05/10

Primeran pasa dugu 2022ko Lizeo Astean eta pozik gaude emaitzarekin. Astean zehar bildu ditugun irudiak batu ditugu. Gozatu!

POZTASUNA ETA TRISTURA IDENTIFIKATZEKO ARIKETA

2022/05/09

Emozioak identifikatzeak berebiziko garrantzia du umearen garapenean, horregatik, Lizeoko Orientazio Departamentuak indar berezia jartzen du lanketa horretan. Irudiotan hiru urteko gure ikasleak ikusiko dituzue. Gelan "kolorerako munstroa" ipuinaren kontaketa egin ondoren poztasuna eta tristura lantzen aritu gara. Sentimendu bakoitza kolore batekin identifikatu dugu: horia poztasuna eta urdina tristura. Ume bakoitzak bere munstroa margotu du sentitzen duena plazaratzeko eta, gainera, elkarrizketa politak sortu dira geletan. 

 

 

1986KO PROMOZIOKOAK BISITAN IZAN DITUGU

2022/05/06

LIZEO ASTEko ekitaldietako bat izan da 1986ko promoziokoei omen egitea. Ostegunean etorri dira haietako batzuk Lizeoko goiko eraikinera. Liburutegian beraiek ikasle zireneko argazkiak ikusten aritu dira oroigarri bat jaso aurretik. Irakasleekin hizketan aritzeko aukera ez dute galdu eta haienak izandako gelak eta pasilloak ikusteko irrikaz egon dira. Ondoren eskaileran ohiko argazkia egin diegu luntxaz gozatu aurretik.

Mila esker bisitagatik!

MERTXE EZEIZAK ERRETIROA HARTUKO DU IKASTURTE HONETAN

2022/05/06

Agurra egin diogu ikasturte honetan erretiroa hartuko duen Mertxe Ezeizari. Hasieran autobusetan aritutakoa eta azkeneko urtetan jangelan aritutakoa da Mertxe. Irudietan Edurne Urkiolak zuzendariak, Nekane Artola lehendakariak eta lankideek emandako opariak jasotzen ageri da Mertxe. Jon Alvarez irakasleak ere aurten hartuko du erretiroa. 

Mila esker biei!

Orriak

-era harpidetu