ZER DA GAZTEEK BEHAR DUTENA EUSKARAZ EGITEKO?

2022/05/20

Pasaiako Udala datozen 10 urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzen ari dela, saio berezi bat prestatu du Lizeoko gazteekin. Batxillergoko ikasleak Juanba Berasategi aretora deitu dituzte eta galdera bat planteatu diete: eta zuk zer? . Asier Izagirre sanjundarra eta Eider Perez trintxerpetarra izan dira saioaren gidari. Modu ludiko batean gazteei euskaraz egin ahal izateko zeintzuk diren dituzten nahiak eta beharrak galdetze aritu dira saio interesgarri batean. 

ENPATIA LANTZEKO GONBITA ADIMEN EMOZIONALAREN BLOGEAN

2022/05/20

Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak proposamen berri bat egin du enpatia lantzeko asmoz eta horretarako "adimen emozionalaren blogean" bideo berri bat txertatu du, hirugarrena. IKUSI HEMEN.

DBH3KOAK BELATZ KOMIKIGILEAREKIN

2022/05/19

DBH3koek Mikel Santos Belatz marrazkilariarekin solasean aritzeko aukera izan dute. Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza jasotzen duen Gerezi garaia komikia etxeetan irakurri eta gelan landu ondoren egilearekin hizketaldia izateko aukerak ederki borobildu du azken asteetako lana.

 

 

 

EKOFISH: SARIA JOLASA BUKATZEN LEHENARENTZAKO

2022/05/18

Markel Perutxena, Jon Mayoral eta Ander Lizarazu ikasleek bideo-jolas bat sortu dute EKOFISH proiektuaren baitan. "Jolastu munduko jolasik zailenera, atera ezazu zaborra itsasotik eta bota dagokion zakarrontzira", diote.

LH1EKOEK OLINPIAR JOKOAK OSPATU DITUZTE

2022/05/17

LH1koek Olinpiar Jokoak ospatu dituzte Lezoko ikastolako patioan, antzinako greziarren antzera, erramu hostoekin egindako koroa eta guzti. Ikusi hemen zenbait argazki.

LH5EKOAK LABORATEGIAN MATERIAK AZTERTZEN

2022/05/17

LH 5 mailako ikasleak EKI proiektuko Ingurunea arloan, materiaz inguratuta gaudela eta materia horren egoera ezberdinak zein diren aztertzen aritu dira. Horren harira, DBHkoen laborategira joateko aukera izan dute eta bertan ura berotzean tenperaturarekin zer gertatzen den ikertzen jardun dute. Hasieran ikasleek bere usteak formulatu ondoren, hipotesien baliozkotasuna frogatuz amaitu dute saioa. Saio berezi honetan DBHko irakasle Mikel Gil izan dute laguntzaile.

LH3KOAK DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSTEN

2022/05/17

"Inguruneko Firin faran airea dantzan" gaiarekin amaitzeko LH3 mailak Donostiara irteera egin du Jorge Oteizaren eta Eduardo Chillidaren lanak gertutik ezagutzeko.

EUSKARALDIA ANTOLATZEN HASTEKO GARAIA HELDU DA

2022/05/13

Apuntatu data hauek zuen agendetan! Pasaian Euskaraldia antolatzeko lehen bileren datak dira. Lizeoko komunitateko kide zareten guztiak euskararen aldeko ariketa garrantzitsu honekin bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

🟢 Maiatzak 16, astelehena. San Pedro, ikastolan. 18:00

ENDEKALOGOAZ ARITZEKO GONBIDAPENA

2022/05/11

Apirilean zehar bete ditugu ikastolako komunitateetan Bihar prozesuaren baitan, Endekalogoak jasotzen dituen oinarrien inguruko galdetegiak.

Galdetegiak eginda eta emaitzak jasota, hurrengo urratsa komunitateko kideen artean HAUSNARKETA SAIOAK egitea da. Lizeoan bi egingo ditugu, biak datorren astean

ASTEARTEAN, MAIATZAREN 17AN, 17:00-19:00 ERAIKIN NAGUSIKO LIBURUTEGIAN. Saio hau euskara hutsean egingo dugu.

LIZEO ASTEA [ARGAZKIAK ETA BIDEOAK]

2022/05/10

Primeran pasa dugu 2022ko Lizeo Astean eta pozik gaude emaitzarekin. Astean zehar bildu ditugun irudiak batu ditugu. Gozatu!

Orriak

-era harpidetu