DBH2. NEREA ARRIEN IDAZLEAREKIN TERTULIAN

2022/06/01

DBH2ko ikasleek Nerea Arrien idazlearekin solasean aritzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian. Idazle lekeitiarraren "Etxegabetuak" eleberria irakurtzen aritu dira etxeetan eta sari gisa idazlea ezagutu eta hari galdera sorta egiteko aukera izan dute. Arrienek eleberriaren inguruko zehaztasun eta sekretu asko kontatu dizkie ikasleei. Ekimen hau Pasaiako Udalaren euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programari esker burutu dugu.

DBH4. ZERGAK EZAGUTZEN SIMULAGAILU BATEKIN

2022/05/31

DBH4ko ikasleek Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek sustatu duten "ekonomia eta zergak" izeneko jardueran parte-hartu dute. Hamar saiotan aritu dira zerga sistema eta ekonomia ituna aztertzen eta ezagutzen haientzako bereziki prestatutako simulagarri bat erabiliz. Programaren helburu nagusia ikasleek zergei buruzko ezagutza minimoa izatea eta kontzientzia fiskala bereganatzea da.

 

LH1. EGONALDIA EGIN DUTE ARRITXULON

2022/05/31

Primeran pasa dute LH1ekoek Oiartzun aldean egin duten txangoan. Arritxulo aterpetxean lotan geratu dira lau taldeak, bi aurrena eta beste bi talde ondoren. Eguraldi zoragarria tokatu zaie gainera eta ederki aprobetxatu dute mendi buelta, jolasak, eskalada eta beste hainbat jarduera egiteko. Gauari ere zukua atera diote parranda pixka bat eginez disko-festa alai batean. 

DBH4. "HIK DANTZA SENTITU" HAATIK DANTZA KONPAINIAREKIN

2022/05/30

Haatik dantza konpainiakoak, bigarren ikasturtez, DBH4ko gure ikasleekin aritu dira dantzara modu ludikoan gerturatzeko ekimen berezi batean. Dantza konpainiako Amaiur Luluaga eta Jon Arsuaga "HIK DANTZA SENTITU" ekimena burutzen aritu dira. Bi dantzariek DBH4ko gela bakoitzarekin goiz pasa egin dute Juanba Berasategi aretoan eta han koreografia bat lantzen aritu dira. Dantzara gerturatzeko modu polita izan da gure gazteentzako.

 

LH1-LH2. PASAIAKO ITSAS FESTIBALERA PAILAZOEKIN

2022/05/27

LH1eko eta LH2ko ikasleek goiz pasa egin dute San Pedron, Pasaian ospatzen ari den Itsas Festibala ezagutzeko. Berezia izan da bisita, izan ere, Porrotx, Mari Motots eta Txo Mikmak txikia lagun izan dituzte egin duten ibilbidean. Hasteko, San Pedroko moilan dauden itsasontzi tradizionalak ikusi dituzte eta ontzi bakoitza zertarako eraiki zuten azaltzen aritu zaie Txo.

BI URTE. EGUN PASAN TXOMINENEAN

2022/05/27

Antxoko, San Pedroko eta Trintxerpeko, Donibaneko eta Lezoko ikastoletako bi urtekoek txangoa egin dute. Martuteneko Txominenean egun pasa egin dute. Ikusi hemen bildu ditugun zenbait argazki.

MENDEKOSTEETARAKO PIRATA JANTZIA EGITEKO TAILERRA

2022/05/24

Lezoko Txirbila aisialdi taldeak Zabarreren etorrera prestatzeko, pirata jantzia egiteko tailerra antolatu du.

Saioa hilaren 26an izango da, Lezoko herriko plazan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Bertan parte hartzeko kamixeta zaharrak eta eskulanak egiteko gogoa eraman beharko dira.

ZER DA GAZTEEK BEHAR DUTENA EUSKARAZ EGITEKO?

2022/05/20

Pasaiako Udala datozen 10 urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzen ari dela, saio berezi bat prestatu du Lizeoko gazteekin. Batxillergoko ikasleak Juanba Berasategi aretora deitu dituzte eta galdera bat planteatu diete: eta zuk zer? . Asier Izagirre sanjundarra eta Eider Perez trintxerpetarra izan dira saioaren gidari. Modu ludiko batean gazteei euskaraz egin ahal izateko zeintzuk diren dituzten nahiak eta beharrak galdetze aritu dira saio interesgarri batean. 

ENPATIA LANTZEKO GONBITA ADIMEN EMOZIONALAREN BLOGEAN

2022/05/20

Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak proposamen berri bat egin du enpatia lantzeko asmoz eta horretarako "adimen emozionalaren blogean" bideo berri bat txertatu du, hirugarrena. IKUSI HEMEN.

DBH3KOAK BELATZ KOMIKIGILEAREKIN

2022/05/19

DBH3koek Mikel Santos Belatz marrazkilariarekin solasean aritzeko aukera izan dute. Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza jasotzen duen Gerezi garaia komikia etxeetan irakurri eta gelan landu ondoren egilearekin hizketaldia izateko aukerak ederki borobildu du azken asteetako lana.

 

 

 

Orriak

-era harpidetu