About myself (bideo)

2014/01/31

Horrela izena du Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Ingelesa irakasgaian urtarrilean egindako proiektua. Munduan zehar aurki ditzakegun kultura eta bizimodu ezberdinak ditu ardatz; hala, ikasle bakoitzak norberari buruzko poster modukoa osatzen du, eta gero, gelakideen aurrean, norberaren aurkezpena egin. Emaitza oso erakargarria izan ohi da.
Aurkezpenak egin ondoren, poster hauek pasilloak janzten dituzte, denen atentzioa erakarriz.

‘AMERIKETARA JOAN NINTZEN’ KANTATUZ (bideoa)

2014/01/31

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Ameriketara joan nintzen gaia landu zuten Gabonen aurretik. Besteak beste, izen bereko kanta ezagunaren bertsoak ikasi zituzten, eta gelan abestu gero. Geletako batean, hain zuzen, Asierren txirularen doinuez gozatzeko aukera izan zuten, hark etxean amaren laguntzaz kanta gogor entseatu ondotik. Ikasleek primeran pasatu zuten!
Honatx emanaldi horren bideotxoa:

SUKALDARITZA TAILERRA LEZON, IRRIEN LAGUNEN ESKUTIK (bideoa)

2014/01/31

2013ari behar bezalako amaiera emateko, Lezoko Irrien Lagunak egitasmoak bi ekimen prestatu zituen. Abenduaren 27an , adibidez, Jaizkibelen mendi txango polita egin zuten dozenaka lagunek: Xoxolurrara joan, hostoekin jolastu, mendi buelta eman, hamaiketakoa jan eta parkera.

Lizeoko ikasleak Irrien Lagunen emanaldian

2014/01/30

Pasaden igandean Urtarrilak 26, Pasaiako Irriak Lagunen proiektuan parte-hartzen ari diren ikasleak Oiartzunen izan ziren. Porrotxek gonbidaturik emanaldiaren amaieran beren proektuaren berri eman eta hainbat dantza egiteko aukera izan zuten. Gora gure gazteak!

Danborrada Lizeoan (bideoa)

2014/01/21

Lizeoko eraikin nagusian, urtero bezala, ezin falta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainitako danborrada.

TRINTXERPEKO SUTEEN KALTETUEKIN ELKARTASUNEAN

2014/01/21

Trintxerpeko suteetan kaltetuak izan ziren herritarrak laguntzeko plataforma bat eratu da. Gure ikastola ere plataforma horren partaide da, eta, hartara, mezu hau zabaldu nahi dugu: diruz lagundu nahi duen orok ondorengo kontu korronte zenbakian egin ditzake ekarpenak:

3035.0010.8.5.010.1.10387.5 (Euskadiko Kutxa)

Plataformaren ekimenen berri ematen jarraituko dugu.

Mendi txangoa hilaren 26an: Ulia - San Pedro

2014/01/16

KAIXO FAMILIA!
Animatu zaitezte Donostiatik San Pedrora Talaia bidea egitera eta lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzera!
Hemen gaude berriro Lizeoko Mendi Batzordekook proposamen interesgarri honekin. Oraingoan hitzordua San Pedroko frontoian egingo dugu, bertatik Donostirako autobusa hartu eta Grosetik gora, ibilbide guztian Kantauri itsasoa bidailagun dugula, San Pedroraino doan Talaia bidearen zati ikusgarri hau gauzatuko dugu. Herrira iritsi eta mendi aldean gosea egin eta gero, Antxeta Elkarteko lagunek bazkari ederra prestatuko digute giro goxoan dastatzeko.

Prest! ekitaldirako koreografia eta bertsoa

2014/01/13

Datorren urtarrilaren 25ean Prest! ekitaldia egingo da Donibanen, besteak beste, Pasaiako ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin. Honatx, hain zuzen, ikasleek ekitaldian dantzatuko duten koreografia. Zorionak, eta esker mila, bideoan ageri den DBH-2ko gure ikasle taldearentzat.

ARTEZKARITZA KONTSEILUAREN BERRITZEA ETA PLAN ESTRATEGIKOA, AHO BATEZ ONARTUTA URTEKO BATZARREAN

2013/12/20

Urtea amaitzearekin batera, eta iragarri moduan, gure ikastolaren Urteko Batzarra egin genuen abenduaren 18an. Parte hartzeari dagokionez, 177 bazkideren bozka izan ziren, eta bazkide guztien %14’00k eman zuen botoa.
Gotzon Bereziartua Lizeoko presidenteak eta Ainara Zabala presidenteordeak gidatutako batzarrean, hain zuzen, aho batez onartu ziren 2012-13 ikasturteko gestioaren balantzea, 2013-14 ikasturteko Gestio Plana, Artezkaritza Kontseiluaren berritzea eta, azkenik, 2013tik 2017ra bitarteko Plan Estrategikoa.
 
2012-13ko BALANTZEAK ONARTUAK
SANTOMASAK, ABENDUAREN 20an

2013/12/17

Pasa den asteburuan arrakastatsu ospatu genituen santomasak Antxon eta Donibanen, urtero bezala, hauek baititugu txorizo festa goiztiarrenak gurean. Webgunean bertan aurki ditzakezue bateko zein besteko irudi ederrak, argazki bildumen atalean.
 
Asteburukoa, hortaz, atarikoa izan zen, ostiral honetan, hilak 20, ospatuko baitugu San Tomas eguna ikastolan. Honatx egitaraua, etapaz etapa: 
0 eta 1 urtekoak

Orriak

-era harpidetu