BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK ZIENTZIA MUSEOAN

2014/05/09

Urteroko legez, apirilaren 9an Batxilergoko 2. mailako Fisikako taldeko ikasleak Miramonen dagoen Eureka Zientzia Museora joan ziren, Mikel Etxaniz irakasleak lagunduta. Ez ziren soilik Museoa ikustera joan; bertako modulu asko gelan ikusitako edukiekin zuzenean lotuta daudenez, ikasleek lan bat egin zuten modulu horien inguruan.

ABIAN DA ‘MARINEL GAZTEA’ PROIEKTUA

2014/05/09

Seigarren urtez jarraian, eta Albaola elkartearekin elkarlanean, gure ikastolako hainbat ikaslek Marinel Gaztea izeneko proiektuan parte hartzen ari dira. Hiru saio egin dituzte dagoeneko.

Herri Urratsera autobusez

2014/05/05

Zergatik joan hurrengo maiatzaren 11an Senpere aldera?
Lehenik eta behin ongi pasatzeko euskara eta euskal kulturaren alde eginez. Eta horrekin batera, ikastolen mugimendurako ezinbestekoa den sare ekonomiko solidarioa lantzeko.

LH 1: Olinpiadak, ezagutzatik jardunera

2014/05/05

Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleek Grezia eta Erromako zibilizazioak izan zituzten aztergai Aste Santuko oporren aurretik, Txanela ikasmaterialaren seigarren gaiaren baitan. Hala, gaiaren proiektuari jarraiki, joku olinpikoak zer diren ezagutu zuten, bai eta Lezoko ikastolako pistan haien olinpiada propioak egin ere. Soka-tira, plater jaurtiketa, lokotx bilketa edota zaldi lasterketa izan ziren, besteak beste, ikasleek buruturiko probak.

Estatuen esku-hartzea salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak

2014/04/08

Kontseiluak herritarrei dei egiten die, apirilaren 9an, euskararen normalizazioa helburu duten neurriak babesteko eta Estatuen esku-hartzea salatzeko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartu dezaten. 
Lezoko Plazan eta Antxoko Zumardian 19etan.

 

Lizeo Eguneko irudiak

2014/04/07

GURE IKASLEEN TXANDA HERBEHEREETAN

2014/04/04

Ostiralaz geroztik, hilak 4, gure ikastolako 22 ikasle eta bi irakasle ditugu Herbehereetan. Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak dira guztiak, eta astebete emango dute han, Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoarekin elkarlanean antolaturiko eskola trukearen baitan.

Jaizkibelgo txokoak ezagutzen

2014/03/31

Atzokoan goizpasa ederra egin genuen Jaizkibelgo txangoan parte hartu genuenok. Buelta erraza baina ederra eman genuen, Jakizkibelgo labarrak bertatik bertara gozatuz. Hamaiketakoa Errotan egin genuen non haurrek ederki gozatu zuten arkaitzetatik jolasten. Hurrengo egunetan jarriko ditugu argazkiak ikusgai. Hurrengo txangora animatu, ez zaizue damutuko.

Lizeo Eguna 2014: Egitaraua

2014/03/25

Urtero bezala, iritsi da gure hezkuntza komunitate osoaren festa handia: Lizeo Eguna! Apirilaren 6an izango da aurten; ohiturari jarraituz, Aste Santuko oporren atarian.

11:45ean hasiko da ospakizuna, HH, LH eta DBHko ikasleek Donibaneko kiroldegian egingo duten emanaldi handiarekin. Hortxe dabiltza ikasleak eta irakasleak, lan eta lan, ikuskizun ederra eskaintzeko asmotan. Behobia-Donostia lasterketa izango da gaia, kirol proba famatu honek 50. urtemuga baitu aurten. Hala, urduritasuna, oinazea edota alaitasuna bezalako sentimenduak antzeztuko dituzte gure ikasleek.

LH 4: kirolariak eta dantzariak (bideo)

2014/03/24

Artista handiak dira gure ikasleak. Askotan esan dugu, bai; baina horrela da. Ikus, bestela, ondorengo bideotxoa. Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleek Plastikan egindako lanak ageri dira bertan: kirolariak eta dantzariak guztiak!

Orriak

-era harpidetu