XAKE PARTIDAK LH-KO IKASLEENTZAKO

2022/06/17

Eguerditarako antolatzen diren ekintzetako bat izan ohi da xakea eta ikasturte amaierarekin bat LHko ikasleentzako "ate ireki" eguna antolatu dugu. Iñigo Galarza ikasle ohi antxotarra da xakeko irakasle eguerditako ekintzetan eta bere aginduetara aritu dira jolasean nahi izan duten guztiek. Hemen dituzue irudi batzuk.

 

1984 eta 1985 PROMOZIOKOETAKOEI HARRERA

2022/06/17

Bagenuen 1984ekoekin eta 1985ekoekin nolabaiteko zorra eta hori konpontzeko asmoz Lizeora gonbidatu ditugu. Izan ere, pandemiaren ondorioz ezin izan dugu, bi urtez, Lizeo Eguna ospatu eta urtero promozio bati omen egiteko ohitura ere bertan behera geratu da.

DBH2. MAKETAK ETA MEKANISMOAK

2022/06/17

DBH2ko ikasleek, teknologia ikasgaian, lan berezi bat egiten bukatu dute ikasturtea. Bi aukera zituzten, lehena, norberaren gelaren maketa egitea, eta bigarrena, mekanismo baten maketa sortzea. Lan politak sortu dituzte, irudiotan horietako batzuk jaso ditugu.

ETXEKOEK ETXEKOENTZAKO, ANTZERKIA BARRA-BARRA

2022/06/16

Lizeoko ikasle ugari aritu dira ikasturtean zehar BADIA ANTZERKI ESKOLAN lan eta lan. Batzuk ikastolan bertan, eguerditako ekintzen baitan, eta beste batzuk arratsaldez, barrutietan. Ikasturte bukaerarekin bat haien lana erakusten aritu dira ikaskideen aurrean. Juanba Berasategi aretoan egin dituzte emanaldiak eta zenbait irudi jaso ditugu zuek ikusteko:

 

DBH2, DBH3 eta DBH4. "PORROTXEN SEME-ALABAK" taldea

IKASTOLAKO TXIKIENAK; BIDE BAT ELKARREKIN

2022/06/16

Antxoko ikastolako irudi batzuk bildu ditugu hemen. Zero urteko gelakoen irudiak dira, Lizeoan elkarrekin egingo dugun bidearen hasiera hasierakoak. Egunero ekimen desberdinak egiten ditugu, batzuk egunerokoak dira, ohiturak finkatzen joateko, eta beste batzuk bereziak, gauza berriekin esperimentatzen ikasteko, baina, beti-beti adimen emozionalean oinarrituta. "Bide bat elkarrekin" dugulako egiteko!

KULUNKAN. LH3KOAK 2 URTEKO LAGUNEKIN

2022/06/16

LH3ko ikasleek San Pedro eta Trintxerpeko, Donibaneko, Lezoko eta Antxoko ikastoletara bisita egin dute. KULUNKAN egitasmoaren baitan egin ohi zen bisita zen hau baina etenda egon da azken bi ikasturteetan. Bi urteko gure ikasleetako bakoitzak KULUNKAN lagun bana izaten du LH3 mailan, normalean bizi den ingurunekoa. Elkar ezagutzen dute eta horrela kalean ere euskaraz aritzeko erreferente bat izaten dute, batak zein besteak. KULUNKAN, hain zuzen ere hizkuntza ohituretan euskararen alde egiteko ekimena baita.

IKASTOLEN ELKARTEKO BATZAR OROKORRA, OSTEGUNEAN

2022/06/06

Datorren ostegunean, hilak 9, egingo da da Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen urteko Batzar Orokorra. Hernaniko Orona eraikinean dago deituta batzarra, 17:30etik aurrera, eta bertan izango da Nekane Artola Pasai-Lezo Lizeoko lehendakaria, gure ikastolaren izenean. 

Jarraian batzarreko gai ordena: 

MARIA LABAIEN ETA ZABARRE LEZOKO IKASTOLAN

2022/06/03

Lezoko Mendekoste jaiak hastear direla Zabarre pirata eta Maria Labaien sagardogilea Lezoko ikastolan izan ditugu bisitan. Hasiera batean bisita lasai joan da, Maria eta Zabarre txikienei txokolatezko txanponak eta hitz goxoak banatzen aritu baitira. Baina, kontuak okertu egin dira Perutxoren soldaduak agertu direnean. Maria ikastolan zehar, gelaz-gela, ibili da ihes egin nahian, baina azkenean soldaduek preso hartu dute.

LH1-LH2. IKASLEEN MUSIKA EMANALDIAK LEZOKO IKASTOLAN

2022/06/01

Irudiotan LH1eko eta LH2ko ikasleek egin berri dituzten musika emanaldiak ikus ditzakezue. Ikasturtean zehar eguerditako ekintzen barruan gitarra, panderoa eta biolina jotzen ikasten aritu diren ikasleek kontzertu txiki bana prestatu dute ikaskideei beren abileziak erakusteko.

DBH2. NEREA ARRIEN IDAZLEAREKIN TERTULIAN

2022/06/01

DBH2ko ikasleek Nerea Arrien idazlearekin solasean aritzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian. Idazle lekeitiarraren "Etxegabetuak" eleberria irakurtzen aritu dira etxeetan eta sari gisa idazlea ezagutu eta hari galdera sorta egiteko aukera izan dute. Arrienek eleberriaren inguruko zehaztasun eta sekretu asko kontatu dizkie ikasleei. Ekimen hau Pasaiako Udalaren euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programari esker burutu dugu.

Orriak

-era harpidetu