Jaizkibelgo txokoak ezagutzen

2014/03/31

Atzokoan goizpasa ederra egin genuen Jaizkibelgo txangoan parte hartu genuenok. Buelta erraza baina ederra eman genuen, Jakizkibelgo labarrak bertatik bertara gozatuz. Hamaiketakoa Errotan egin genuen non haurrek ederki gozatu zuten arkaitzetatik jolasten. Hurrengo egunetan jarriko ditugu argazkiak ikusgai. Hurrengo txangora animatu, ez zaizue damutuko.

Lizeo Eguna 2014: Egitaraua

2014/03/25

Urtero bezala, iritsi da gure hezkuntza komunitate osoaren festa handia: Lizeo Eguna! Apirilaren 6an izango da aurten; ohiturari jarraituz, Aste Santuko oporren atarian.

11:45ean hasiko da ospakizuna, HH, LH eta DBHko ikasleek Donibaneko kiroldegian egingo duten emanaldi handiarekin. Hortxe dabiltza ikasleak eta irakasleak, lan eta lan, ikuskizun ederra eskaintzeko asmotan. Behobia-Donostia lasterketa izango da gaia, kirol proba famatu honek 50. urtemuga baitu aurten. Hala, urduritasuna, oinazea edota alaitasuna bezalako sentimenduak antzeztuko dituzte gure ikasleek.

LH 4: kirolariak eta dantzariak (bideo)

2014/03/24

Artista handiak dira gure ikasleak. Askotan esan dugu, bai; baina horrela da. Ikus, bestela, ondorengo bideotxoa. Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleek Plastikan egindako lanak ageri dira bertan: kirolariak eta dantzariak guztiak!

IGANDEAN TXANGOA JAIZKIBELGO ITSASLABARRAREN BARRENA

2014/03/24

Hemen gara berriro Lizeoko Mendi Batzordekook -Lezoarron txanda- txango interesgarri honekin. Jaizkibelgo itsaslabarrean zehar.

Oraingoan hitzordua Guadalupeko aparkalekuan egingo dugu, goizeko 10:00etan.

Bertatik itsasertzera jaitsita Jaizkibelgo itsaslabarraren zati zoragarriaz gozatu ahal izango dugu.

Bizpahiru orduko txangoa izango da, hamaiketakoa barne.

Hamaiketakoa norberaren kontura izango da, baina norberarena denon artean konpartituz gero, etxe guztietako sukaldea dastatzeko aukera izan dezakegu.

MUSIKA SAIO EDERRA LIBURUTEGIAN (BIDEO)

2014/03/20

Haize eta Soka taldeak -Iban Gurrutxagak eta Jabi Perezek- Jazzaren Historian barrena izeneko ibilbide musikala eskaini zieten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei. Martxoaren 13an izan zen emanaldia, Lizeoko eraikin nagusiko liburutegian. Saio intimista, goxoa, eta ederra!

LEZO-DONIBANE BIDEGORRI FESTA martxoaren 23an

2014/03/20

Duela urtebete, Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak abian jarri zuen LEZO-DONIBANE ESPALOIA proiektua. Egun, bagara Lezoko eta Pasai Donibaneko 34 elkarte herri ekimen hau bultzatzen ditugunak. Honen ibilbidean datorren martxoaren 23an, aukera paregabea izango dugu denontzat onuragarria den proiektua hau bultzatzeko, BIDEGORRI FESTAn parte hartuz.
 
LEZON IKURRIÑA EGUNA martxoaren 22an

2014/03/20

Familia agurgarria:

GEUREA IKURRIÑA, HERRI EKIMENA-ren ibilbideak mugarri alaitsua izango du, martxoaren 22an, LEZON IKURRIÑA EGUNA ospakizunarekin.
Ibilbidea diogunean gogoratuko dugu otsailaren 23an eta 28an eta martxoaren 14an egin diren sinadura bilketa eta ikurriña banaketa, gonbidapena luzatuz herritar orok ikurrina etxeko balkoietan jartzera.

AMETS ARZALLUSEN BISITA JASO DUGU LIZEOAN

2014/03/10

Martxoaren 7a egun polita izan da gure ikastolan, Amets Arzallus bertsolari ezagunaren bisita jaso baitugu Lizeoko eraikin nagusian. Euskara eta euskal kulturaren garapenean eragile izatea da Lizeoaren Plan Estrategikoaren bost ardatzetako bat, eta, hain justu, zeregin horren baitan kokatu behar da Euskal Herriko bertsolari txapeldunaren bisita.

TRAPUJALE SARIA JASO DU LIZEOAK

2014/03/10

Lezoko inauterien baitan, Trapujale Saria jaso dute aurten Pasaia-Lezo Lizeoak eta Lezoko Herri Eskolak; herriko ikastetxeek, alegia.

Inauterietako ostegunean -Ostegunzuri delakoan- izan zen oroigarri banaketa. Trapujale, ohi bezala,  Martizkone baserritik iritsi zen Lezoko Gurutze Santuaren plazara, eta haren zain zeuden ehunka herritarrak agurtu zituen. Ondoren, Ainhoa Zabalo alkateak Trapujale oroigarri bana eman zien gure ikastolako nahiz Lezoko Herri Eskolako ordezkariei.

Inauteriak Lezon (bideo)

2014/03/10

Lezoko eraikinean egindako Inauterietako dantza emanaldiak. Haur Hezkuntzako eta baita Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleen dantzak hain zuzen ere.

Orriak

-era harpidetu