LH2. EGUN PASA OIANLEKUN

2022/06/20

LH2koak Oianlekun izan dira egun pasan. Bidetik hamaiketakoa jan, belardian jolastu, eta bazkal ordurako Oiankekura iritsi dira. Primeran pasa dute, naturaz gozatzen eta jolasean. Argazki galeria bat sortu dugu zein ongi pasa duten ikusteko.

IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

LH3. BISITA PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKORA

2022/06/20

LH3koak Irungo Plaiaundiko parke ekologikoan izan gara. Bisitaldiko argazki batzuk bildu ditugu eta galeria batean jaso. IKUSI HEMEN ARGAZKIAK 

LH3. IKASTAROA LEZOKO IGERILEKUAN

2022/06/20

LH3 mailakoak bi egunez igeriketa ikastaroa egiten aritu gara Lezon. Kirol jarduerak sustatzeko helburuarekin oinez egin dugu ikastolatik joan etorria eta bien bitartean, egun pasa zoragarria izateko aukera ere izan dugu.

ROBOTIKA ERAKUSKETA LH BIGARREN ZIKLOKOENTZAKO

2022/06/17

Eguerditan robotika ikasten aritu diren ikasleek gainontzeko ikasleei ikasturtean zehar egindako lanak erakusten aritu dira, liburutegian. Irudi hauetan ikusiko dituzue LH5eko lau ikasle LH4koei datorren ikasturtean zer ikasi dezaketen erakusten, tartean robot bat tirolina baten gainean.  LH3koek eta LH5ekoek ere izan dute, txandaka, erakustaldia ikusteko aukera. 

XAKE PARTIDAK LH-KO IKASLEENTZAKO

2022/06/17

Eguerditarako antolatzen diren ekintzetako bat izan ohi da xakea eta ikasturte amaierarekin bat LHko ikasleentzako "ate ireki" eguna antolatu dugu. Iñigo Galarza ikasle ohi antxotarra da xakeko irakasle eguerditako ekintzetan eta bere aginduetara aritu dira jolasean nahi izan duten guztiek. Hemen dituzue irudi batzuk.

 

1984 eta 1985 PROMOZIOKOETAKOEI HARRERA

2022/06/17

Bagenuen 1984ekoekin eta 1985ekoekin nolabaiteko zorra eta hori konpontzeko asmoz Lizeora gonbidatu ditugu. Izan ere, pandemiaren ondorioz ezin izan dugu, bi urtez, Lizeo Eguna ospatu eta urtero promozio bati omen egiteko ohitura ere bertan behera geratu da.

DBH2. MAKETAK ETA MEKANISMOAK

2022/06/17

DBH2ko ikasleek, teknologia ikasgaian, lan berezi bat egiten bukatu dute ikasturtea. Bi aukera zituzten, lehena, norberaren gelaren maketa egitea, eta bigarrena, mekanismo baten maketa sortzea. Lan politak sortu dituzte, irudiotan horietako batzuk jaso ditugu.

ETXEKOEK ETXEKOENTZAKO, ANTZERKIA BARRA-BARRA

2022/06/16

Lizeoko ikasle ugari aritu dira ikasturtean zehar BADIA ANTZERKI ESKOLAN lan eta lan. Batzuk ikastolan bertan, eguerditako ekintzen baitan, eta beste batzuk arratsaldez, barrutietan. Ikasturte bukaerarekin bat haien lana erakusten aritu dira ikaskideen aurrean. Juanba Berasategi aretoan egin dituzte emanaldiak eta zenbait irudi jaso ditugu zuek ikusteko:

 

DBH2, DBH3 eta DBH4. "PORROTXEN SEME-ALABAK" taldea

IKASTOLAKO TXIKIENAK; BIDE BAT ELKARREKIN

2022/06/16

Antxoko ikastolako irudi batzuk bildu ditugu hemen. Zero urteko gelakoen irudiak dira, Lizeoan elkarrekin egingo dugun bidearen hasiera hasierakoak. Egunero ekimen desberdinak egiten ditugu, batzuk egunerokoak dira, ohiturak finkatzen joateko, eta beste batzuk bereziak, gauza berriekin esperimentatzen ikasteko, baina, beti-beti adimen emozionalean oinarrituta. "Bide bat elkarrekin" dugulako egiteko!

KULUNKAN. LH3KOAK 2 URTEKO LAGUNEKIN

2022/06/16

LH3ko ikasleek San Pedro eta Trintxerpeko, Donibaneko, Lezoko eta Antxoko ikastoletara bisita egin dute. KULUNKAN egitasmoaren baitan egin ohi zen bisita zen hau baina etenda egon da azken bi ikasturteetan. Bi urteko gure ikasleetako bakoitzak KULUNKAN lagun bana izaten du LH3 mailan, normalean bizi den ingurunekoa. Elkar ezagutzen dute eta horrela kalean ere euskaraz aritzeko erreferente bat izaten dute, batak zein besteak. KULUNKAN, hain zuzen ere hizkuntza ohituretan euskararen alde egiteko ekimena baita.

Orriak

-era harpidetu