GURASOENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA PASAIAKO ETA LEZOKO EUSKALTEGIETAN

2022/09/19

Pasaiako Udal Euskaltegia, Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegia eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia matrikulazio kanpaina bete-betean dabiltza. Ikasturte berrirako gurasoentzako ikastaro eta eskaintza bereziak prestatu dituzte, hain zuzen, nobedaderik handiena da Lizeoan bertan, goizez edo arratsaldez, euskara eskolak jaso ahal izango direla. Lizeotik hiru euskaltegietako batera gerturatzeko gonbita egin nahi dizuegu, dela euskara ikasteko, dela zuen maila hobetzeko.

BEKAK 2022-23 INFORMAZIOA

2022/09/15

Honako honen bitartez 2022/23 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela
jakinarazi nahi dizuegu. Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte
bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (2 eta 18 urte bitartekoentzat).

Eskatzaile berriak bazarate edo inprimakiko daturen bat aldatu behar baduzue, honako
lekuetan eta ordutegian hurbiltzeko aukera duzue, zuei laguntzeko prest egongo gara:

GURE BI IKASLE URRUZUNO SARIETAN GARAILE

2022/09/13

Pasa den astean Donostiako Miramar jauregian egin zen ekitaldian 2022ko Urruzuno Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten. Nabarmentzekoa da EAEko ikastetxetako ikasleei zabaldutako lehiaketako 19 ikasle irabazleetatik bi Lizeoko ikasleak dira: Iraide Mitxelena eta Jon Esnaola. Bi ikasleak poesia ataleko garaile izan dira.

BETE DIRA IKASGELAK

2022/09/08

Bete dira ikasgelak, ikasturte berria gogotsu hasi dugu. Lehen egun honetako zenbait argazki bildu ditugu. Ikusi hemen:

 

POZIK HASI DUTE IKASTURTEA LILITEGIETAN

2022/09/07

Ikasturte berriko lehen eguna izan dute gaur Lilitegietako umeek. Egokitzapenarekin hasi dira, poz-pozik. Gelak ezagutu, irakasleekin lehen harremanak egin eta laguntxo berriak ezagutu dituzte. Trintxerpeko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko lilitegietan izan gara eta irudi batzuk jaso ditugu. Ikusi hemen. 

IKASTOLA PRESTATZEN ARI GARA IKASLEEI HARRERA EGITEKO

2022/09/05

Lilitegietako ikasleak asteazkenean eta gainontzeko ikasleak ostegunean etorriko zarete ikastolara eta gu irrikitan gaude zuen zain. Bitartean, harrera onena egiteko guztia prestatzen ari gara: liburuak, sukaldeak, gelak... Gainera, Lezoko ikastolako jolas gunea estaltzeko lanak bukatu ditugu eta laster egurrezko jolas berriak jarrita egongo dira. Ikusi hemen zenbait argazki eta bideo motz bat. Bideoan, Lezoko ikastolan tipia zutitu duteneko unea ikusi daiteke.

 

GIDAK 22-23

2022/09/05

Postaz bidali diren aurtengo gidak hurrengo estekan dituzute, baita menuko "informazio orokorra" atalean.

Ondo izan!

 

ZORIONAK LARRAITZ ETA DAVID, TANTA-KO IRABAZLEAK

2022/07/14

Berri pozgarri batekin bukatu genuen ikasturtea, Euskal Herriko ikastolen aldeko TANTA zozketako irabazlea Lizeoko familiaren bat izan zela, alegia. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak saria eman berri die Larraitz Rubiori eta David Alvarezi.

 Zorionak familia!

 

 

DBH 2. ETA 3. MAILETAN IRAKASLEA BEHAR DUGU

2022/07/12

Frantses eta Euskarako irakaslea behar dugu DBH 2. eta 3. mailetarako. Nahi izanez gero, bidali zuen curriculum- a honako estekan

ESTALKIA ETA JOLASERAKO EREMU BERRIAK LEZOKO IKASTOLAN

2022/06/20

LEZOKO IKASTOLAKO PATIOAREN ERDIA ESTALIKO DUEN ESTALKIA ERAIKIKO DUGU UDAKO OPORRETAN EGINGO DIREN OBRETAN; BERDEGUNE BATEK ETA ENBORREZ EGINDAKO ZENBAIT JOLASEK EREMUA NATURALAGOA BILAKATUKO DUTE

Datorren ikasturtearen hasieran Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko eraikinaren patioa eraldatuta aurkituko dugu. Udako oporraldia aprobetxatuz obrak egingo ditugu, gaur egun hormigoizko pista soila denari itxura aldatzea da asmoa, ikasleentzako eremu askoz atseginagoa eta naturalagoa sortuz.

Orriak

-era harpidetu