Oiartzuarrek pasatako "Liburu ibiltaria" osatu eta Donostiara bidali dugu

2023/05/15

Ikastolen jaiek elkarlanean antolatzen duten LIBURU IBILTARIA 2023 egitasmoa Lizeotik pasa berri da; Oiartzungo Haurtzaro ikastolako lagunek eman ziguten. DBH3ko ikasle talde batek orrialdea bat osatu du eta Donostiako Santo Tomas Lizeora eraman dute, liburuak bere bidea egiten jarrai dezan.

KULUNKAN: LH3ko eta DBH3ko ikasleak berriz elkarrekin

2023/05/15

Partidak

2023/05/08

Iraide Mitxelena Rivero garaile Azkue Literatur Lehiaketan

2023/05/08

Iraide Mitxelena Rivero garaile Azkue Literatur Sarian poesia sailean. Azkue Literatur Saria Euskaltzaindiak Euskal Herriko ikastetxe guztietako ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Ipuin eta Olerki generoak saritzen dira 14-17 urte bitartekoen artean. Gure Batxilergoko 2. mailako ikasleak irabazi du olerki arloko lehen saria Denboraren txotxongilo omen gara poesia lanarekin. Iraidek maiatzaren 5ean jaso zuen saria Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan. Bejondeiola!

Kilometroetako abestia entzungai jada

2023/05/08

Errenteria-Oreretan ospatuko den Kilometroak-ek aurkeztu berri du jaiaren doinua izango den doinua. Erriola abestiaren hitzak Jon Maia Soriak idatzi ditu eta kantuan Janus Lester talde nafarra aritu da. 

Entzun abestia hemen

Eta hitzak ikasteko, hortxe duzue doinuaren letra:

Hitzak: Jon Maia | Musika: Janus Lester

Ekosistemen eta eta artelanen erakusketa; LH5ekoen lan bikaina

2023/04/26

Ekosistema desberdinen maketak, margolariek darabiltzaten hainbat teknika eta hiru euskal eskultore handiren –Eduardo Txillida, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea– lanetan oinarritutako eskulturak landu dituzte Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Liburutegian jarri dituzte erakusgai eta bisita gidatuak antolatu dituzte Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasleentzako. Ikusi hemen emaitza!

"Zuk Zeuk" lehiaketan 520 euroko saria ikas-bidaiarako

2023/04/25

DBH4ko ikasle talde batek ikasketa bukaerako bidaia finantzatzen laguntzeko Zuk Zeuk lehiaketan parte hartu du eta sari potoloa irabazi du. Taldearentzat 520€ko deskontua eta gainontzeko irabazleekin egingo duten egonaldirako txartela lortu dituzte. Txapelketak bi hilabete inguruko iraun du; astero-astero, hainbat zeregin egin behar izan dituzte: bideoak, ikerketak, eta bestelako lanak. Gure ikasleek osatutako Ez Dok Amairu taldea 9.

LH4ko ikasleak inguruko mendiak bisitatzen, Jaizkibel eta San Marko

2023/04/25

LH4. mailakoek inguruko mendiak bisitatzeko txangoak egin dituzte. Lehenik, gure inguru honetan 2. Gerra Karlista ostean oso garrantzitsua bilakatu zen leku estrategiko batera igo ziren:  San Markora. Gotorlekutik bertatik bista zoragarriez disfrutatzeko aukera izan zuten, baita iparrorratzaren laguntzaz orientazio ariketa batzuk egitekoa ere. Bigarrenik, Jaizkibel mendira txangoa egin zuten, bertako dorreak, Mitxintxolako muino eta pinudia, Arrokaundieta... bisitatzeko aukera izan dutelarik.

"Lehen Gizakia" gaia bukatzeko txangoa eta antzerki emanaldia

2023/04/25

Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek bukatu dute Lehen Gizakiaren gaia. Ohi bezala, Urki antzezlana prestatu eta kideen aurrean antzeztu dute. Gainera, Landarbaso eta Listorreta inguruan txangoa egiteko aukera ere ez dute pasatzen utzi. Han, gertu, Lehen Gizakien etxeari bisita egin diote, Aizpitarteko leizeetan izan dira.

Ikusi bi ekintzen argazkiak hemen:

URKI ANTZEZLANA

Batx 1ekoak Jon Arretxe idazlearekin solasean

2023/04/25

Batxilergo 1eko ikasleak Juanba Berasategi aretoan Jon Arretxe idazlearekin solasaldia izan dute. Aurrez idazle bizkaitarraren Dortokaren begirada nobela irakurri dute eta hari buruzko galderak egiteko aukeraz ere gozatu dute.

Orriak

-era harpidetu