Udaberriari ongi etorri beroa egin diogu Lezon

2023/06/05

Nekane Artola Labordetarekin elkarrizketa Hezkuntza Legearen aurreproiektuaz

2023/06/01

Nekane Artola Labordeta,  Lizeoko lehendakaria izateaz gain, Ikastolen Elkarteko lehendakari ordea ere bada. Gertutik bizitzen ari da aurten hezkuntzaren marko orokorrean gertatzen ari diren aldaketak. Horien inguruan aritzea da gaurko helburua. 

 

Ikastarturte amaiera bidean, baloraziorik?

Gelaburuekin martxoan gai honi buruz hitz egiteko elkartu ginenez geroztik, Hezkuntza Legearen aurreproiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak, eta Legebiltzarrera bideratuta dago.

Ekimen berria martxan gure Lilitegietan: Zulotxo Batetik

2023/05/30

Ekimen berri bat jarri dugu martxan gure Lilitegietan, zulotxo batetik izenez bataiatu duguna. Gurasoen aspaldiko nahi bati erantzutera datorren ekimena da, hain zuzen ere. Irakasleok beti entzun izan dugun esaldia hauxe: ikusi ahalko bagenu zulotxo batetik Lilitegian nola moldatzen diren gure seme-alabak!

Ba, zulotxo batetik baino, barne-barnetik, ikastolako egunerokoa ezagutzera gonbidatu ditugu gurasoak ekimen honen bidez. Gurasoei Lilitegira etortzeko gonbita egin diegu, umeekin egoteko, jolasteko, edota, beren lanbidera erakusteko...

LH5eko ikasleak Alaine Agirre idazlearekin tertulian

2023/05/30

Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. LH 5etik pasa diren ikasle guztientzako ezagunak diren pertsonaiak dira bostak. Alaine Agirrek idatzitako Munstro Txikiak ipuin sortako pertsonaiak dira, hain zuzen ere. Pasaiako Udalaren euskara sailak lagunduta, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren barruan, gure ikasleek idazlearekin hizketan aritzeko aukera izan dute.

LH3ko ikasleek mendi txangoa egin dute Jaizkibelen

2023/05/30

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek mendi-txangoa egin dute Jaizkibelen barna. Taldean primeran pasa dute, naturaz eta kirolaz gozatzen. Lezon denak elkarrekin bazkaldu eta Lizeora bueltatu dira, pozik.

Datorren ostiralean, ekainaren 2an, Udaberri Festa Lezon

2023/05/26

Aurten, urte amaierako UDABERRI FESTA berreskuratu nahi izan du Lezoko Guraso Taldeak eta ikastolako komunidade osoa gonbidatu du ekainaren 2an, Lezoko Saldise plazan, 17:00tan egingo den festara.

Bertan haurrentzako jolasak egongo dira: eskulan txokoa, aurpegi margoketa, ariketak egiteko txokoa... baita fotokol-a ere!

LH2ko ikasleak Lezoko rokodromoan izan dira eskalatzen

2023/05/26

LH2ko ikasleak Lezoko Bekoerrota kiroldegiko rokodromoan izan dira eskalatzen.

Gela bakoitzak bi eskalada saio egin ditu. Pareta igotzeaz gain, penduloa ere egin dute. Primeran pasa dute!

Hemen duzue argazki sorta bat

Iraide Mitxelena Riveroren bi lan saritu dituzte Urruzunon

2023/05/26

"Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro" izan dira lan sarituak.

"Denboraren txotxongilo omen gara" berriki argitaratu dugun Txanpa literarioan duzue irakurgai.

Giro apartarekin ospatu dugu 2023ko Lizeo Eguna

2023/05/21

Lizeo Eguna ospatu dugu, gure hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion festa handia. Eguraldia lagun, Haur Hezkuntzako, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu. Euskal Mitologia izan da aurten ikasleek landu duten gaia, eta ohitura bilakatuta, Gotzon Pozak sortu ditu koreografia ederrak.

Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko uholdea behar dugu

2023/05/15

ELKARTASUN UHOLDEA BEHAR DUGU ZUBIAK ERAIKITZEN JARRAITZEKO

Orriak

-era harpidetu