Eraikin batetik besterako aldaketak lantzen ari gara ikasleekin

2023/06/09

Gure ikastolaren tamainak eta egora geografikoak dezente baldintzatzen ditu ikasleen ziklo aldaketak, horregatik, lan berezia egiten dugu ikasleek eraikin eta lagun berriak ezagutu ditzaten. Esaterako, herrietako ikastoletako bost urteko ikasleek Lezoko ikastola ezagutzeko saioak egin dituzte. Ikasle horiek datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara pasako dira, Lezoko ikastolan ariko dira, eta eraikin berria goitik behera ezagutzeko aukera izan dute zenbait bisitatan.

Eskola Kirolak atsedena hartuko du datorren ikasturtera arte

2023/06/09

Eskola Kirola egitasmoaren denboraldia bukatu da, balorazio onarekin, gainera. LH3tik LH6ra arteko ikasleak kirola astean hirutan egiten eta kirol berriak ezagutzen aritu dira denboraldian zehar. Handienek, LH6koek, gainera, Eskola Kiroleko azkeneko denboraldia zutenez, domina bana jaso dute oroigarri gisa. Eskola Kiroleko begiraleek laster helaraziko dute datorren ikasturterako izen-emate orria etxe guztietara. Adi ibili!

 

Ines Osinaga musikaria, Lizeoko liburutegian, DBH1eko ikasleekin

2023/06/09

Abestu du, trikitixa eta ukelelea jo ditu eta musika elektronikoarekin noraino iritsi daitekeen erakutsi die ikasleei. Hori guztia gutxi ez eta bizitzarako gakoak ematen aritu zaie Ines Osinaga Urizar musikaria, Lizeoko eraikin nagusiko liburutegian, DBH1eko ikasleei. Lau saio egin ditu, gela bakoitzeko bana eta interes handia piztu du ikasleen artean. Ekimen hau, Pasaiako Udalaren laguntzaz egin ahal izan dugu, Musikariak ikastetxeetan programari esker. 

Lucio Urtubia anarkistaz hizketan Mikel Santosekin

2023/06/09

Pasaiako Udalaren laguntzaz, euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan, Mikel Santos Belatz berriz ere gure ikasleekin egon da Donibaneko Ubera liburutegian. DBH 3ko ikasleak Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografia irakurtzen aritu dira, Belatzek ilustratutako Gerezi garaia komikia, hain zuzen ere.

Eguerditako ekintzen erakustaldiak, ikasleek ikasleentzako

2023/06/09

Eguerditako ekintzetan aritu diren ikasleak ikasturtean zehar ikasitakoa ikaskideen aurrean erakusten ari dira egunotan, han eta hemen. Argazki galeria HONETAN LH1eko eta LH2ko ikasleek lagunen aurrean egindako emanaldiak ikusi daitezke. Antzerkiko, gitarrako eta panderoko emanaldiak ageri dira argazkiotan.

DBH3koak eta LH1ekoak elkarrekin eskulanak egiten

2023/06/09

LH1eko ikasleek bisita polita jaso dute, DBH3ko ikasleak Lezoko ikastolara jaitsi dira eta elkarrekin goiz pasa egin dute. DBHko ikasleak klaseetan birziklapena eta berrerabilpena lantzen aritu direnez, Lezora material pila jaitsi dute eta elkarrekin eskulanak egiten aritu dira. 

Irudi galeria bat sortu dugu han jasotako momentuekin. IKUSI HEMEN 

Iraide Mitxelena garaile, poesia alorrean, Madalen Literatur Sarietan

2023/06/05

Ikasturte honetan hirugarrenez garaile izan da gure ikasle Iraide Mitxelena Rivero literatur sarietan. Azkue eta Urruzuno sarietan, poesia alorrean, irabazi ondoren, gaur jakin dugu Errenteria-Oreretako Madalen Sariko irabazle izan dela Koherentzia besterik ez zitzaigun falta lanarekin. Jarraian duzue poesia irabazlea irakurgai.

Zorionak Iraide

 

 

 

KOHERENTZIA BESTERIK EZ ZITZAIGUN FALTA

Gurasoentzako euskara ikastaroen aurrematrikula irekita

2023/06/05

Pasaiako zein Lezoko euskaltegietan gurasoentzako euskara ikastaro bereziak antolatzen ari dira datorren ikasturteari begira; euskara ikasteko edota hobetzeko. Aurrematrikula epea zabaldu dute. Gure ikasleek egunotan eramango dute aurrematrikula orria etxeetara. Beraz, interesa duzuenek, orria bete eta euskaltegi batera –Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia, Pasaiako Udal Euskaltegia edo Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegia– eraman, edo, nahi izanez gero, orria Lizeora ekarri.

LH4koek orientazio proba egin dute Ulian

2023/06/05

Oraingoan LH4.mailakook gure orientazioa proban jartzeko asmotan Uliara txangoa egin dugu. Bertan jolas baten bitartez eskatutako zeregina gauzatu behar izan genuen eta gure orientazio-gaitasuna frogatu. Lortuko ote genuen pistak jarraituta mendian gure burua kokatu eta jolasa amaitzea?

Ondotxo dakigun bakarra da elkarlanean primeran moldatu ginela eta gustura baina gusturago ibili ginela mendiko txokoak arakatzen. Aupa gu!

Ikusi argazki galeria hemen!

Udaberriari ongi etorri beroa egin diogu Lezon

2023/06/05

Orriak

-era harpidetu