LH5eko eta LH6ko ikasleak kantujiran antxoko kaleetan

2023/06/21

Aranederreko parkearen inaugurazioan izan gara

2023/06/21

Ikasturtearekin bat, irailera arte, bukatu da Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN programa. Trintxerpeko Aranederreko parkearen birmoldaketaren inaugurazioa izan da egin dugun azken ekintza eta Lizeoko ikasleen ordezkaritza bat han izan da. Larunbateko ekaitzak ez zuen utzi egitaraua osorik ospatzen, baina zinta mozketa, sikiera, egin genuen.

LH4koen argazkiak Zuhatzako irlako egonaldian

2023/06/21

Ikasturteari amaiera emateko LH4 mailakoek hiru eguneko egonaldia egin dute Zuhatzako uhartean. Eguraldiak lagunduta, egundoko egonaldia izan da eta izugarri disfrutatu dute ekintzez eta uharteaz. Ziklo honi amaiera emateko aukera paregabea izan da guztiek naturaz gozatzen zuten bitartean, gainera, ikasleek beraien arteko harremanak indartzeko aukera izan dute.

Ikusi hemen irlan egin ditugun argazkiak

LH6koek Scape Room jolas bat burutu dute ingelesez

2023/06/21

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Escape Room batean parte hartu dute, ingelesez. 

Eskola Kirola ezagutzeko saioa egin dute LH2ko ikasleek

2023/06/21

Eskola Kiroleko begiraleek saio berezia egin dute LH2ko ikasleekin. Hain justu, datorren ikasturtetik aurrera, Eskola Kirolean parte hatzeko aukera izango dute eta. Begiraleak hainbat jolas erakusten aritu dira eta ikasleek gustura hartu dute ekimena. 

Hemen saio horretako argazki batzuk

Eta hemen Eskola Kirolean izena emateko formularioa

Ur festa Lezoko ikastolako jolas eremuan

2023/06/21

Lezoko ikastolako bi, hiru, lau eta bost urteko umeek egin duten ur festako irudiak dituzue hemen ikusgai. Ikastolako jolas eremuan toallak lurrean jarri eta eguzkia hartzen hasi dute goiza, irakasleek ur mangera prestatzen zuten bitartean. Jarraian etorri da festa!

Ikusi hemen bildu ditugun argazkiak

 

Euskaraz jolasteko hiru jolas berri ikasten aritu gara

2023/06/21

Lezoko Plazeta futbol zelaian, ikastola ondoan, LH1eko LH2ko eta LH5eko ikasleak elkartu egin dira. Helburua: euskaraz jolastea. Euskaraz jolastu egitasmoaren baitan, LH5eko ikasleek hiru jolas berri prestatu dituzte lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoei erakusteko: Txepetxarena, Postariarena eta Kantauri itsasoa soka-salto jolasa.

Lizeoko lehendakaria, Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakari berria

2023/06/14

Egungo Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakaria, Nekane Artola Labordeta, Ikastolen Elkarteko lehendakari berria izango da aurrerantzean, Koldo Tellitu Mejiak lehendakaritza utzi ondoren. 

Eraikin batetik besterako aldaketak lantzen ari gara ikasleekin

2023/06/09

Gure ikastolaren tamainak eta egora geografikoak dezente baldintzatzen ditu ikasleen ziklo aldaketak, horregatik, lan berezia egiten dugu ikasleek eraikin eta lagun berriak ezagutu ditzaten. Esaterako, herrietako ikastoletako bost urteko ikasleek Lezoko ikastola ezagutzeko saioak egin dituzte. Ikasle horiek datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara pasako dira, Lezoko ikastolan ariko dira, eta eraikin berria goitik behera ezagutzeko aukera izan dute zenbait bisitatan.

Eskola Kirolak atsedena hartuko du datorren ikasturtera arte

2023/06/09

Eskola Kirola egitasmoaren denboraldia bukatu da, balorazio onarekin, gainera. LH3tik LH6ra arteko ikasleak kirola astean hirutan egiten eta kirol berriak ezagutzen aritu dira denboraldian zehar. Handienek, LH6koek, gainera, Eskola Kiroleko azkeneko denboraldia zutenez, domina bana jaso dute oroigarri gisa. Eskola Kiroleko begiraleek laster helaraziko dute datorren ikasturterako izen-emate orria etxe guztietara. Adi ibili!

 

Orriak

-era harpidetu