Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Matrikulazioa

2017/01/23

Zuen seme edo alabarentzat irakaskuntza aukera egin behar duzuen honetan, ikastola gertutik eta konfiantzaz ezagutzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

Deitu lasai (943526850), eta zuekin harremanetan jarriko gara, aurrez aurre zuen galdera guztiak erantzuteko.

San Sebastian, 19ko danborraden ordutegia

2017/01/18

IKUSI ORDUTEGIAK HEMEN...

 

 

15:15 Lezo / Eraikin nagusia

15:30 Donibane

16:00 Antxo / San Pedro

Urteko batzarra: gehiengo osoz onartu dira iazko balantzea eta hurrengo gestio plana

2016/12/15

Atzo egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 162 bazkideren parte hartzearekin. Zuzendaritzak, lehenik, 2015-2016 ikasturteko balantzea aurkeztu zuen, xehatuta: aurreikusitako ildo nagusien betetze maila, emaitza pedagogikoak eta balantze ekonomikoa. Azken horretan, eta inbertsioen atalean zehazki, aurreikusitako bi obrak desbideraketarik gabe gauzatu direla azpimarratu zen: Donibaneko ikastolako teilatua eta aurrealdea berritu, batetik; eta eraikin nagusiko frontoiaren egitura eraberritu, bestetik. Azalpenen ondotik, bildutakoen % 98,15ek onartu zuen iragan ikasturteko balantzea.

Gabon kantak

2016/12/14

http://www.lizeoa.eus/gabonkantak

San Tomaseko hitzorduak herrietan

2016/12/13

Hona hemen aurten herrietan, ospatuko dugun San Tomaseko feriaren inguruko zehaztapenak:

ANTXON
Abenduaren 17an, larunbata

  • 11:45ean, irakasleekin eta gelaburuekin elkartuko dira
  • Oholtza aurrean
  • Baserritarrez jantzita
  • EMANALDIA 12:00etan

SAN PEDRON

Abenduaren 17an, larunbata

Pilartxori omenaldia

2016/12/05

Dunixi Ikastolaren 50. Urteurrenean,  ikastolari berari eta bertako lehen andereñoari omenaldia egin zien azaroaren 26ean Ondartxo abesbatzak.

Batxilergoko ikasleak Durangoko Azokan

2016/12/05

Euskara eta euskal kultura sustatzea da gure ikastolaren baloreetako bat. Horregatik, Batxilergoko 1go eta 2. mailako gure ikasleak Durangon izan ziren iragan ostiralean, goizean, Euskal Liburu eta Disko Azoka bisitatzen. Lizeoak estreinakoz antolaturiko ekimen hau ederki asko baliatu zuten ikasleek; gustura aritu ziren azokan, eta, horrez gain, Durango bera ezagutzeko aukera izan zuten. Errepikatzeko moduko txangoa, beraz. 

Euskararen Eguna

2016/12/05

Egunero gauzatzen dugun erabakia berresteko egunak izan dira aurrekoak: munduaren ortzadar kulturalari gure kolorea ematen jarraitzeko hautua berretsi eta ospatu dugu Euskararen Nazioarteko egunaren bueltan.

http://www.lizeoa.eus/euskarareneguna2016

 

Neguko Katalogoa

2016/11/25

LH 4. maila arteko seme-alabak dauzkazuenok ikastolen neguko katalogoa etxean jaso duzue. Jaso ez duzuenontzat hementxe daukazue.

Gabonetako kanpainaren baitan oparietarako eskariak egiteko aukera aproposa da. 

IKASTOLA BIDEZ ESKAERA EGINEZ GERO %10eko DESKONTUA.

APROBETXATU AUKERA!!

Eskaera egiteko epemuga,  azaroaren 29a.

 

 

Euskarazko hitz politena: epea bukatzear

2016/11/24

Badator, badator abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna! Eta nahiz eta beti EUSKARAZ BIZI nahi izaten dugun, egun horren inguruan beti zer edo zer prestatzen dugu Lizeoan. Aurten, eta dakizuen bezala, familiartekoen argazki mosaiko erraldoia osatu nahi dugu berriro. Oraingoan, euskaraz gustukoen dugun hitzaren inguruan.

Orriak

-era harpidetu