Batx 2koek "trabajadoreen" Jaizkibelgo barrakoiak ezagutu dituzte

2024/03/21

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak errepresio frankistaren lekukotasunak ezagutzen izan dira Etxetxorekin.

Indarkeria matxistaren prebentziorako sexualitate tailerra

2024/03/20

Pasaiako Udalak sustatuta, egunotan, Lahia elkarteko Maria, Irune eta Izar Lizeoan dabiltza. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei bina orduko lau formakuntza saio ari dira eskaintzen, sexualitateari buruz. Lahiako hezitzaileak, besteak beste, sexualitatea, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioa ari dira lantzen gure ikasleekin.

KULUNKAN: herrietako ikastoletako hiru urtekoei bisita

2024/03/20

KULUNKAN
Hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmo honekin buru-belarri gabiltza. Aste honetan lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleak herrietako ikastoletara gerturatu dira (Donibane, Lezo, Antxo eta San Pedro) hiru urteko umeekin jolasean aritzera. Bisita hauen helburua da txikienek bere ohiko jolas lekuetan dabiltzanean euskaraz ariko diren erreferentziazko lagunak ezagutzea.

Bertso eskolako sei ikasle lehenbizikoz plazan kantari

2024/03/19

Eguerdietako ekintza gisa bertsolaritza aukeratu duten sei ikaslek bere lehen plaza egin berri dute Oiartzunen, Ander Lizarraldek lagunduta. Gelatik plazara sariketako lehen kanporaketan parte hartu dute eta saio ederra burutu dute. 

Ibil bedi musika taldeko Ibai Osinaga euskaltzaleen sarietan

2024/03/19

DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasle euskaltzaleek sari ederra jaso dute: Ibil bedi musika talde nafarreko kide Ibai Osinagarekin hizketan aritzeko aukera izan dute. Gainera, saioa bukatuta Iruna joan dira Korrikaren hasieraz gozatzera. Plan ederra bigarren hiruhilekoaren sari gisa!

Pasaiako hiru ikastetxeok saio bateratua egin dugu Eskubidean-en baitan

2024/03/19

Eskubidean programan parte hartzen duten gure ikasle ordezkariak Pasaiako Udaleko alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin, eta baita herriko beste bi ikastetxeetako ordezkariekin bildu dira Juanba Berasategi aretoan. Saio bateratu hau ikasleek ikasturtean zehar Pasaia hobetzeko landu dituzten proposamenak aurkezteko baliatu dute. Gainera, Karmengo Amako eta La Anunciatako ikasleen proposamenak ezagutzeko aukera izan dute.

Bizkarsoro filma ikusi eta Katti Pochelu ekoizlearekin aritu dira ikasleak

2024/03/12

DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Bizkarsoro filma ikusteko aukera izan dute Bokalek, Pasaiako euskararen aholku batzordeak, antolatuta. Ipar Euskal Herrian euskarak jasandako zapalkuntza jasotzen duen filma ikusi ondoren, Katti Pochelu, filmaren ekoizleetako batekin tertulian aritzeko aukera izan dute. 

DBH3ko ikasleak beldurra gainditzeaz aritu dira Fernando Morillorekin

2024/03/12

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainita, Kultura Eskola ekimenari esker, Fernando Morillo Grande idazlearekin saio interesgarri bat egin dute DBH3ko ikasleek.  "Nola egin aurre beldurrari? Misterioa (eta euskara) lagun" da hitzaldiaren izenburua. Morilloren esanetan, "hainbat urtez makina bat irakaslek azaldutako kezka izan da beldurra. Beldurra ikastetxean. Eskolan, zoritxarrez, beldur-egoera ugari izaten dira, pertsonalak edota sozialak.

Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoan izan dugu

2024/03/12

Ostiralez, martxoak 8, ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Lizeoan, gelaz gela, eta maila desberdinetan, gaia lantzen aritu ginen.

 Eguneko zenbait irudi jaso ditugu, ikusi hemen:

 

Eskola trukeko ikasleei harrera egin diegu Loiuko aireportuan

2024/03/07

Eskola trukean parte hartzen ari diren Roerdmond-eko BC Broekhin ikastetxeko ikasleei harrera egin diegu Loiuko aireportuan. Arratsaldeko lehen orduan iritsi dira Euskal Herrira eta Pasaiako Badiara bidea hartu dugu, elkarrekin. Herbeheretarrek harrerako familiak ezagutzen emango dute gaurko eguna.

Orriak

-era harpidetu