OnHartu, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko gurasoen taldea

2023/11/22

Teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko Lizeoko gurasoen talde bat lanean dabil azkenaldian gure inguruan. OnHartu izena jarri diote taldeari eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleen gurasoek osatzen dute. 

Hiru helburu dituzte, lehena, haurrei  mugikorra noiz eman gurasoen artean adostea, eta ahalik eta gehien atzeratzea. Bigarrena, gurasoen artean teknologiaren erabilera eredugarria lortzea, eta hirugarrena, haurrak mugikorraren erabilera arduratsu batean heztea.

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren prestakuntza saioak Lizeoan

2023/11/22

Azken bi asteotan bitan etorri zaigu Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizista ezaguna Lizeora. Lizeoko Orientazio Taldeak antolatutako irakasleen etengabeko formazio saioen barneko ekimena izan da eta Haur Hezkuntzako irakasle guztiek parte hartu dute: San Pedroko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko ikastolakoek, eta Trintxerpeko Udal Lilitegikoek.

LH3koak Baratzen, hiru eguneko egonaldian

2023/11/22

LH 3ko ikasleak Baratzen egon dira, hiru eguneko txangoan. Ederki pasa dute nahiz eta eguraldia ez duten lagun izan. Ikusi bideo honetan zenbait argazki.

Bokalek antolatutako elkarguneen topaketan izan gara

2023/11/16

Azaroaren 15ean, Pasaiako Euskarara Aholku Batzordeak, Bokalek, antolatu zuen ekitaldian parte-hartu genuen. Pasaiako euskalgintzako eragileak elkartzeko eta saretzen jarraitzeko aukera aparta izan zen. Gainera, Mintzalagun proiektuan buru belarri ari diren lagunak eta barrutietan Gau Beltza antolatzen aritu diren gurasoei errekonozimendu publikoa egin genien.

LH6koak Lekunberriko Mendukilo kobazuloan, egun pasan

2023/11/15

LH6ko ikasleak egun pasan dabiltza Lekunberri inguruan. Han, goizean, Mendukilo kobazulora bisita egin dute. Azken asteetan lurra nolakoa den ikasten ari direnez lurra barnetik ezagutzera jaitsi dira kobazuloan behera.
Ez da plan makala!

Batx 1eko ikasleek Atzegin boluntario izateko gonbita jaso dute

2023/11/15

Atzegi elkarteko Vanesa Irureta izan dugu gaur Lizeoan eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin egon da hizketan, liburutegian. Iruretaren asmoa adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko gipuzkoar elkartearen inguruko informazioa ematea izan da, eta baita, ikasleak gonbidatzea elkartearentzako lan egitera boluntariotza sarea handituz.

Maite Franko ipuin kontalaria LH1eko eta LH2ko ikasleekin

2023/11/14

Maite Franko ipuin kontalariak LH1eko eta LH2ko ikasleekin saio bana egin du Pasai Donibaneko Ubera liburutegian. Hemen ipuin kontaketaren zatitxo bat.

Asterix eta edabe magikoaren sekretua, zinema euskaraz, larunbatean

2023/11/13

Datorren larunbatean Pasaiako Zinema Txikia ekimenak "Asterix eta edabe magikoaren sekretua" filma eskainiko du Juanba Berasategin, hain zuen ere, gure LH2ko ikasleek aukeratutako pelikula.

Gonbidatuta zaudete! Gogoratu Trintxerpetik eta San Pedrotik motoraz doan joateko aukera dagoela.

 

📍 Juanba Berasategi aretoa

Txema Hernandez geologoa LH6koei harriak nola sortu diren kontari

2023/11/13

LH 6ko ikasleek "benetako geologo" bat ezagutzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian. Hain zuzen ere, Txema Hernandez geologo eta Lizeoko gurasoaren hitzaldi entretenigarriaz gozatu dute. Azaroaren 14an ikasleak Mendukillo kobazulora joango dira lur azalaren azpialdea ezagutzera eta, txangoa egin aurretik, geologiaz gehiago jakiteko asmoz gonbidatu dute Hernandez.
Geologia zer den azaldu ondoren, Jaizkibelgo harearriaz, Aiako Harriko granitoaz eta Mendukilo bezalako kobazuloak nola sortu ziren azaltzen aritu da Txema.

Ibon Martin idazlea LH4ko ikasleekin, Ubera liburutegian

2023/11/13

LH 4koak Ibon Martinen "Onin eta altxorraren bila" irakurtzen aritu ondoren sari polita jaso dute gaur goizean: idazlearekin egoteko aukera izan dute.

Ikasleek galdera pila egin dizkiote, eta gainera, marrazki sorta bat oparitzeko aukera ere izan dute. Ibon Martinek, bere aldetik, bazuen ikasleentzako opari bana, jolas baten bidez lortu beharrekoa. Primeran pasa dute saria lortzeko enigma askatzen.

Ekimen hau Donibaneko Ubera liburutegian egin dugu, Pasaiako Udalaren irakurzaletasuna sustatzeko programak lagunduta.

Orriak

-era harpidetu