KILOMETROAK jairako boluntarioak behar dira

2023/09/22

Egun gutxi geratzen da, urriaren 1ean, igandez, KILOMETROAK ospatzeko. Errenteria-Oreretan izango da, Orereta ikastolako gure lagunek antolatuta. 

Boluntarioen beharra dute eta bi lekutan laguntzeko eskatu diote Lizeoko komunitateari:

- Larunbatetik iganderako gaueko guneen zaintza txandak. 10 lagun.

- Igandean, Galletera guneko tabernan, 14:30etatik 20:00etara arteko txanda. Dozena bat lagun.

Izena eman ESTEKA HONETAN

Lur Errekondo harri-jasotzailea DBHko ikasleekin

2023/09/22

Harri-jasotzailea, eskubaloi jokalaria, pentatloian aritzen dena eta baita telebistako aurkezlea ere. Lur Errekondoren bisita jaso dute DBHko lehen zikloko ikasleek. Euskararekiko motibazioa lantzeko asmoz etorri da gurera eta gelaz gela ibili da kirolari gisa gaztetatik gaur egunera arte izandako ibilbidea azalduz. Amaieran, Errekondoren laguntzaz, ikasleek 30 kiloko harria jasotzeko aukera izan dute eta oso gustura aritu dira.

Lezon Gau Beltza berreskuratzeko egitasmoa

2023/09/18

Errota, Lezoko guraso elkartea, Gau Beltza berreskuratzeko pasuak ematen hasi da. Lezoko Hezikuntza Guraso Elkarteko kideekin elkarlanean ari dira horretan. Aditzera eman dute Sare Sozialen bitartez joango direla ekimenaren berri ematen.

Facebook: @lezokogaubeltza 

Instagram: @LEZOKO_GAUBELTZA

BEKAK 2023-24

2023/09/13

2023/24 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela jakinarazi nahi dizuegu.

Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (0 eta 18 urte bitartekoentzat).

EUSKO JAURLARITZAKO BEKA (0 - 18 urte bitartekoentzat)

Lezoko guraso taldea indarberriturik datorkigu

2023/09/13

Berri onak iritsi zaizkigu Lezotik. Guraso taldeak olatu berria hartu du eta txanpa berri batean murgildu da. Hasteko, taldeari izena jarri diote: Errota Guraso Taldea, Lezoko ikastolaren ondoan dagoen errota zaharra gogoratuz. Izenaz gain, edukiz bete nahi dute beren lana eta horretarako ikasturteko ekimenak biltzen dituen eskuorri bat prestatu dute (hemen PDF formatoan).

Animatu euskara ikastera, izena eman euskaltegian

2023/09/12

Pasaiako bi euskaltegiek eta Lezokoak matrikula epea zabalik duten honetan Lizeotik komunitate osoari gonbita egin nahi diogu euskara ikasteko edo norberaren maila hobetzeko. Hiru euskaltegiek eskaintza zabala plazaratu dute eta, aurten ere, gurasoei begirako eskaintza berezia egin dute. Iaz bezala, talderik sortuz gero, ikastolan bertan ikasi ahalko da euskara. Klaseetan %85eko asistentzia izanez gero, gainera, matrikulagatik ordaindutako dirua itzuliko zaizue. 

Iraide Mitxelena berriz irabazle Urruzunon

2023/09/11

Iraide Mitxelena Rivero berriz ere garaile izan da Urruzuno literatur lehiaketan, poesia atalean. Bi lanengatik jaso du saria: "Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro".

Zorionak Iraide!!

 

 

Aurretik argitaratu ditugun notiziak lotura hauetan:

Iraide Mitxelena garaile Madalen literatur lehiaketan

Iraide Mitxelena garaile Azkue Literatur lehiaketan

Lizeoa ikaslez bete zaigu!

2023/09/08

Herenegun hasi ziren Lilitegietako umeak geletara iristen, eta gaur gainontzeko guztiak etorri zaizkigu: bi urtetik 18 urte artekoak, hain zuzen ere. 

Batzuk motxila beteta, besteak esku hutsik, batzuk ilusioz, beste batzuk nagiak jota... baina hasi dugu ikasturtea denok. 

Egokitzapen ona opa dizuegu.

Ongi etorri denak!

 

Lilitegietako gelak betetzen hasi dira

2023/09/06

Pozik gaude, txikienak etorri zaizkigu jada ikastolara. Trintxerpeko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko Lilitegietako ateak gaur zabaldu ditugu eta gure umean hasi dira gelak betetzen.

Hasi dugu ikasturtea!

 

TANTA txartelen 50258 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria

2023/06/28

Tanta zozketaren zenbaki sarituak:

 

     Zenbaki irabazlea: 50258

    Zenbaki ordezkoa:  93408

 

Orriak

-era harpidetu