SORMEN TAILERRA ANDONI MUTILOA AKTOREAREKIN [BIDEOA]

2022/03/24

BERTSO AFARIAx7 KILOMETROEN ALDE

2022/03/24

Apirilaren 1erako zazpi bertso afari antolatu ditu Ibarrako Uzturpe Ikastolak Kilometroak festa girotzen joateko, guztiak aldi berean. Bertso festetako bat Errenterian egingo da, Orereta Ikastolan bertan, Añabitarte baserrian, Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsolariekin. Sarrerak HEMEN erosi daitezke.

MIKEL URDANGARIN ETA JON MAIA LIZEOAN [BIDEOA]

2022/03/23

"GERTA DAKIZUKE" BATXILLERGO 1. MAILAKO IKASLEEKIN

2022/03/22

AESLEME elkartekoen bisita izan dugu Lizeoan. Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketarako elkartea da AESLEME, eta gisa horretako lesioak dituzten pertsonek eta beren senitartekoek nahiz laguntzaileek osatzen dute. Gerta dakizuke izena du errepideko istripuak saihesteko euren kanpainak, eta horren inguruan aritu dira Batxilergo 1.

HAUR HEZKUNTZAN BURBUILARIK EZ AURRERANTZEAN

2022/03/21

Pasa den astetik askeago eta alaiago ari gara lanean Haur Hezkuntzako geletan, burbuilak bertan behera geratu direnetik, hain zuen ere. Barrutiaren baitan antolatu da haurren arteko harremanen zabalkuntza, mailaka edo zikloka, beti ere modu goxoan eta arlo pedagogikoa zainduz. Gure umeek ikastolako gainontzeko ikasleekin harremanak egin ditzakete, gelakideak izan edo ez, eta denek oso pozik hartu dute berritasuna.

HAURRAK, NERABEAK ETA HEZKIDETZA HITZALDIA, ASTEAZKENEAN

2022/03/21

HAURRAK NERABEAK ETA HEZKIDETZA: NOLA LANDU ETXEAN

Asteazkenean, hilak 23, "TREBA-GURASOAK" Ikastaro/hitzaldi sortako bigarren saioa egingo dugu. Pasa den asteazkenean egin genuen hitzaldi bera izango da, kasu honetan gazteleraz. 17.00etatik 18.30era egingo dugu saioa, Trintxerpeko alkateordetzan. Ikastaroan parte-hartzeko izena eman behar da aurretik formulario hau beteta.

FRANKISMO GARAIKO MAISU-MAISTRA ERREPRESALIATUEI OMEN

2022/03/16

Datorren igandean, hilaren 20an, Lezon frankismo garaia errepresaliatutako maisu-maistrei omenaldia egingo zaie Lezoko Herri Eskolako kanpoaldean. Lezoko Udalak eta Etxetxo Elkarteak antolatu duten ekitaldia 12:30ean hasiko da eta Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaritza bat han izango da. Ekitaldian, besteak beste, maisu-maistra errepresaliatuei omen egiteko plaka bat inauguratuko da.

 

LEHEN GIZAKIAK; ANTZERKIA ETA TXANGOA [ARGAZKI+BIDEO]

2022/03/15

LH1eko ikasleek Lehen Gizakien gaiari bukaera emateko antzerkitxo bat eta txango bat egin dituzte. Txangoan Aitzetako txabaleko dolmena ikusi dute eta, jarraian, San Markon bazkaldu dute. Ikusi web orrian jarri dugun argazki sorta hemen.

Eta Urki haitzulotarraren abestia dantzatzen ikusi nahi badituzue ondorengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu: 

"SAR DADILA KALABAZAN" SORMEN TAILERRA

2022/03/15

Bigarren aldiz "Sar dadila kalabazan" Sormen Tailerra antolatu du Pasaiako Udalak, hitzarekin jolastuz sormenera hurbiltzeko tailerra izango da zortzi urtetik gorako gazte eta gaztetxoentzako. Apirilaren 11n eta 12an egingo da tailerra Eider Perez pasaitarrak gidatuta. Adin tarteen arabera antolatutako bi hitzordu egongo dira, 10:00etan eta 12:00tan. Eman izena hemen.

TREBAGURASOAK HITZALDIEN LEHENA, ASTEAZKENEAN

2022/03/14

HAURRAK ETA HEZKIDETZA, NOLA LANDU ETXEAN

Asteazkenean, hilak 16, "TREBA-GURASOAK" Ikastaro/hitzaldi sortako lehenengo egingo dugu, euskaraz. Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan izango da, 17.00etatik 18.30era.

Ikastaroan izena eman behar da eta astelehena izango da azken eguna. Klik egin hemen.

 

 

 

 

Orriak

-era harpidetu