LH3ko ikasleek mendi txangoa egin dute Jaizkibelen

2023/05/30

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek mendi-txangoa egin dute Jaizkibelen barna. Taldean primeran pasa dute, naturaz eta kirolaz gozatzen. Lezon denak elkarrekin bazkaldu eta Lizeora bueltatu dira, pozik.

Datorren ostiralean, ekainaren 2an, Udaberri Festa Lezon

2023/05/26

Aurten, urte amaierako UDABERRI FESTA berreskuratu nahi izan du Lezoko Guraso Taldeak eta ikastolako komunidade osoa gonbidatu du ekainaren 2an, Lezoko Saldise plazan, 17:00tan egingo den festara.

Bertan haurrentzako jolasak egongo dira: eskulan txokoa, aurpegi margoketa, ariketak egiteko txokoa... baita fotokol-a ere!

LH2ko ikasleak Lezoko rokodromoan izan dira eskalatzen

2023/05/26

LH2ko ikasleak Lezoko Bekoerrota kiroldegiko rokodromoan izan dira eskalatzen.

Gela bakoitzak bi eskalada saio egin ditu. Pareta igotzeaz gain, penduloa ere egin dute. Primeran pasa dute!

Hemen duzue argazki sorta bat

Iraide Mitxelena Riveroren bi lan saritu dituzte Urruzunon

2023/05/26

"Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro" izan dira lan sarituak.

"Denboraren txotxongilo omen gara" berriki argitaratu dugun Txanpa literarioan duzue irakurgai.

Giro apartarekin ospatu dugu 2023ko Lizeo Eguna

2023/05/21

Lizeo Eguna ospatu dugu, gure hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion festa handia. Eguraldia lagun, Haur Hezkuntzako, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu. Euskal Mitologia izan da aurten ikasleek landu duten gaia, eta ohitura bilakatuta, Gotzon Pozak sortu ditu koreografia ederrak.

Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko uholdea behar dugu

2023/05/15

ELKARTASUN UHOLDEA BEHAR DUGU ZUBIAK ERAIKITZEN JARRAITZEKO

Euskal mitologia izango da igandeko Lizeo Eguneko gaia

2023/05/15

Hilaren 21ean, igandez, ospatuko dugu aurtengo Lizeo Eguna. Euskal Mitologia izango da mimoz prestatzen ari garen ikuskizunaren gaia. Ohi bezala, Haur Hezkuntzako, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek parte hartuko duten Gotzon Pozak koreografoak prestatu duen ikuskizunean. 

Oiartzuarrek pasatako "Liburu ibiltaria" osatu eta Donostiara bidali dugu

2023/05/15

Ikastolen jaiek elkarlanean antolatzen duten LIBURU IBILTARIA 2023 egitasmoa Lizeotik pasa berri da; Oiartzungo Haurtzaro ikastolako lagunek eman ziguten. DBH3ko ikasle talde batek orrialdea bat osatu du eta Donostiako Santo Tomas Lizeora eraman dute, liburuak bere bidea egiten jarrai dezan.

KULUNKAN: LH3ko eta DBH3ko ikasleak berriz elkarrekin

2023/05/15

Partidak

2023/05/08

Orriak

-era harpidetu