Ongi etorri 17-18 ikasturtera!

GIDAK eta EGUTEGIA 

EGUERDIETAKO EKINTZAK

ESKOLA KIROLA

Nolako ikastola nahi dugu?
Galdera potolo honi erantzuna eman behar diogu aurten. Izan ere, Plan Estrategikoa berridazteko ikasturtea da aurrean daukaguna.
Abiapuntua ona da; ez gara, inondik inora, hutsetik abiatzen. Sendoak dira Lizeoaren oinarriak eta konpartituak dira orain gidari ditugun bost lan-lerroak: euskara eta euskal kulturaren garapenean eragile izatea eta heziketa integrala eta prestakuntza akademiko ona 
eskaintzea; hau guztia komunitate osoaren partaidetzan oinarrituta, herrian txertatua eta herrigintzan lan eginez, eta dena posible egingo duen kudeaketa eta baliabide egokiekin.
Baina lan-lerroek sendo eta konpartituak izaten jarrai dezaten gutako bakoitzak izenburuko galderari erantzuna eman behar diogu. Eta erantzun horietan guztietan oinarrituta berridatzi beharko ditugu lan-lerro berriak. 
Horrela lortuko dugu gure helburua, iaz ere lerrootan argi azaldu genuen norabidea:bizitzarako prest dauden pertsona euskaldun autonomo eta zoriontsuak!