Batxilergoko 2. maila: OIASSO MUSEOARI BISITA

Iragan ostiralean, hilak 12, Batxilergoko 2. Mailan Artearen Historia irakasgaia ikasten duten ikasleak Irunen izan ziren, irakasle baten laguntzarekin. Arte klasikoa landu dutenez, Oiasso museoa bisitatu zuten, erromatar hirigintza eta aztarnak ezagutzeko asmoz. Ondoren Irungo kaleetan barrena ibili ziren, hiria ikuspuntu artistiko batetik ezagutuz.