LH 6: EKIko 1.hiruhilabeteko proiektuaren amaiera

EKIko hiruhilabeteko proiektua amaitu berri dugu. Azken proiektu honetan Gabonetako gehiegizko kontsumoaz aritu gara hausnartzen. Azken emaitza horma irudi bat izan da non arlo bakoitzean landutakoa jarri dugun; ingurunean aholkuen dekalogoa, matematikan oparien ikerketa baten datuen grafikak, euskaran bertso bat, gazteleran ipuin bat eta ingelesean slogan bat egin behar izan dute ikasleek.