Urteko Batzarra 2017

Batzarrak duen garrantziaz erreparatuta, bazkideon parte hartzea nola erraztu aritu gara aztertzen Artezkaritza Kontseiluan. Besteetan bezala, Lizeora etortzeko autobus zerbitzua egongo da -arratsaldeko 17:00etan aterako da San Pedrotik ohikoak diren geldiuneetan jendea hartuz. Horrez gain, euskara ulertzen ez duten bazkideentzat aldibereko itzulpena jarriko dugu.

Hortaz, aurtengo Urteko Batzarra, abenduaren 13an egingo dugu, asteazkenarekin, arratsaldeko 17:30ean. Horretarako prestatu dugun gai ordena ondokoa da:

  1. Lehendakariaren agurra

  1. 2016-2017 ikasturtearen balantzea

  2. 2017-2018 aurre-ikuspena

  3. Artezkaritza Kontseiluko  kideen berritzea

  4. Galderak eta iradokizunak

Batzarraren amaieran luntx txiki bat izango dugu Lizeoko jangelan.

Ezinezkoa bazaizue bertaratzea, badakizue bertaratzen den bazkide bakoitzak beste bi bazkideren bozka delegatu eramaten ahal duela.

Asteazkeneko batzarrean Lizeoko liburutegian -Larrabide bidea 5- elkartuko garelakoan, hartu gure agurrik zintzoena,