EUSKARAREN ALDEKO ALDARRIA KALERA ATERA DUGU!

Igande honetan Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Lizeoak euskararen aldeko aldarria atera du kalera. Izan ere, LHko eta DBH 1. zikloko gure ikasleen ordezkaritza zabala Pasaiako eta Lezoko kaleetan barrena ibili zen atzo, asteazkena 29, euskararen aldeko txartel bat jartzen herriko komertzioetan. Gure ikasleek propio egindako txartel bat da: leloa, LH-5eko ikasle batek asmaturikoa; marrazkia, berriz, Batxilergoko ikasle batek egina.

Ekimenak Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartearen laguntza edo babesa jaso du. Hala, merkatariek oso harrera ona egin zieten gure ikasleei, eta bisitetan solasaldi politak izan zituzten.