DBH-4ko ikasleek zientziari buruzko saioa eman diete 5 urtekoei

Orain bi aste, DBH-4ko zientzia arloko ikasle talde batek ikastaro berezia eman zieten Lezoko ikastolako 5 urteko ikasleei.

Bi taldetan banatuta -50 ikasle inguru bakoitzean-, eta ordubeteko saiotan, airea zer den eta nola eragiten duen gure egunerokoan irakatsi zieten ikasle helduek txikiei, hainbat esperientziaren bitartez: puxikak erabiliz, kandelen bitartez, matraz eta forma ezberdineko ontziekin jolastuz…

Bigarren urtez jarraian egin da esperientzia hau, eta, berriz ere, oso aberasgarria izan da batzuentzat nahiz besteentzat.