Teknologia berrien eta sare sozialen arriskuak

Etxe gehienetakoa den kezka gurea egiten dugu ikastolan. Gure seme-alabentzat, eta guretzat ere bai, teknologia berriak eta sare sozialak eguneroko ogi dira eta askotan dituzten arriskuen jabe izan gabe, nolanahi erabiltzen ditugu.

Azken hilabeteetan, LH 5 eta DBH2ko eta Lizeoko irakasleok sare sozialen arriskuen inguruko formazioa jaso dugu eta gaiaren garrantzia eta interesa ikusirik, familientzat ere, bi hitzaldi antolatu ditugu.

Hitzaldietako asistentzia errazte aldera (benetan garrantzitsua den gaia iruditzen zaigulako), oraingoan bi saio egingo ditugu, bata euskaraz, eta gazteleraz bestea, eta Lizeoko liburutegian egin beharrean, herrietako ikastoletan izango dira.

- OTSAILAREN 18AN, ASTELEHENEAN, LEZOKO IKASTOLAN arratsaldeko 17:30ean EUSKARAZ.
- OTSAILAREN 21EAN, OSTEGUNEAN, ANTXOKO IKASTOLAN arratsaldeko 17:30ean GAZTELERAZ.

Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute. 1Saioak irekiak izango dira, beraz, inguruko lagunen bat gonbidatu nahi baduzue, egin dezakezue. Halere, eta lekuarekin arazorik ez izateko, parte hartzearen aurreikuspena egin nahi genuke, beraz, eskertuko genizueke, etorriko zaretela argi baduzue izena ematea.