Euskaraldia aurkezpena Lezon

IZEN-EMATEAREN HASIERA IRAGARTZEKO EKITALDI UMORETSUA GEZALAN

Lezoko Euskaraldiaren batzordeak umore ukituko ekitaldia egingo du urriaren 4an, ilunabarreko 19:00etan, Gezala aretoan. Ekitaldi horren helburua Euskaraldian izena emateko epea zabalik dela iragartzea, eta nork bere rola aukeratzeko oinarrizko azalpenak ematea izango da. 

Euskaraldia behar bezala girotzen eta prestatzen jarraitzeko,  euskaldun guztiak gonbidatu nahi ditu batzordeak ekitaldi horretara. Zatoz zu ere eta anima itzazu ingurukoak; familiakoak, lagunak, lankideak, bizilagunak. 

Lezoko Euskaraldiko Herri Batzordea