DBH 4KO IKASLEAK, SORKUNTZAZ ETA LITERATURAZ DONIBANEKO LIBURUTEGIAN

Joan den hilaren 11n, Donibaneko liburutegi berrian izan ziren DBH 4ko ikasleak. Aretoa ezagutu eta bisitatzeaz gain, literatur saioa burutu zuten Oier Guillan idazle oreretarrarekin. Hainbat liburu aztertu zituzten, haien inguruan hausnartu, eta datorren ikasturteari begirako irakurgaiak hautatu. Irakurzaletasuna sustatzeko Pasaiako Udalak antolaturiko ekimena izan zen.