Kontzertua Lezoko 3 urtekoen gelan

Bremengo musikariekin bueltaka ari garen honetan, Lezoko ikastolako Ttanttoren gelakoei beren musika emanalditxoa egitea bururatu zitzaien. Eta esan eta egin. Horretarako oso jatorra den aitatxo baten laguntza izan zuten. Berak  biola jo zuen, ikasleak beste instrumentu batzuez baliatzen ziren bitartean. Ikastolako gertuko lagunak, berriz, kontzertutxoa entzuten izan ziren. Oso ondo pasatu zuten guztiek.